Ez da nahastu behar tifusa eta [[sukar tifoide]]a. Antzekotasun semantikoa badute ere, bi gaitz guztiz desberdinak dira. Sukar tifoidea hesteetako infekzioa da, beherakoak eragiten dituena, eta gorozki-aho bidetik harrapatzen dena (ur edo janari kutsatuak hartzerakoan). [[Salmonella]]k sortutako gaitza da, ''Rickettsia''rekin zer ikusirik ez duena.