Maiatz (aldizkaria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
47. lerroa:
'''"Maiatz"''' [[euskara]]z argitaratutako aldizkaria da, [[literatura]] arloan diharduena. [[Ipar Euskal Herri]]ko idazleen lanek osatzen dute eduki gehiena, mugaz bertzaldekoenak eta itzulitako atzerritarrenak ere agertzen badira ere.
 
1982ko otsailean kaleratu zen ''Maiatz'' aldizkariko lehen alea. [[Piarres Xarriton]], [[Itxaro Borda]], [[Lucien Etxezaharreta]] eta [[Aurelia Arkotxa]] ditugu sortzaileen artean. Iparraldeko idazle multzo zabala bildu zitzaien hasieratik egitasmo hartan, eta haietako hainbaten testuak kaleratu ziren lehen alean: Henriette Aire, Aurelia Arkotxa, Jon Casenave, Jean Louis Davant, Eñaut Etxamendi, Txomin Peillen, Auxtin Zamora, Etien Salaberri, Mayi Pelot, Beltza, [[Manex Erdozaintzi-Etxart]], Jon Cazenave… Handik aurrera, Iparraldeko idazle zahar nahiz gazteen bilgune izan da ''Maiatz'', Iparraldeko euskal literaturaren bultzatzaile eta eragile.
[[Piarres Xarriton]], [[Itxaro Borda]], [[Lucien Etxezaharreta]] eta [[Aurelia Arkotxa]] sortzaileen artean ditugu.
 
[[1984]]tik aitzinera, aldizkari izatetik argitaletxea ere izatera igaro zen, eta liburuak kaleratzen hasi zen Uhargi Saila izenez. Itxaro Bordaren ''Bizitza nola badoan Poemak (1974-1984)'' izan zen Uhargi Sailaren liburuan. Haren ondotik etorriko ziren hainbat idazle ezagunen lanak: Manex Erdozaintzi-Etxart, Eñaut Etxamendi, Mayi Pelot, Imanol Txabarri, Jean Louis Davant, Auxtin Zamora... eta abarren lanak.
[[1984]]tik aitzinera argitaletxea ere bada.
 
== Ikus, gainera ==