Esku-huskako pilota: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
10. lerroa:
 
[[Fitxategi:Valenciana-i-basca.jpg|right|thumb|Esku huska aritzeko bi pilota: ezkerrean, Valentziako ''pilota de tec''; eskuinean, Euskal Herrikoa.]]
Arruntena biiiibi edo lau pertsonak jokatzea da (banaka edo binaka). Lehiaketa arautuetan, alde bat [[gorri]]a izango da, eta haren aurkaria [[urdin]]a. Buruz buruko txapeldunak beti gorriz jokatzen du; bestela, jokalari zaharrena izango da gorria (eta, binaka jokatuz gero, haiekin batera doazenak ere gorriz arituko dira). Binaka jokatuz gero, bikoteko jokalari bat aurrean arituko da, eta bestea atzean. Nork atera behar duen erabakitzeko zozketa egiten da, alde bat urdin eta bestea gorri dituen metalezko xafla biribil batekin gehienetan.
 
Tantoa irabazi duenak edo taldeko aurrelariak sakatzen du. Oro har, sakatzailea 6 [[koadroan]] hasten da lasterka, 4an pilotari botea eginarazi eta aurreraxeagotik sakea egiteko. Sakea ona izateko, zoruko zabaleko marraren, «labur» edo «motz» dioen marraren eta «pasa» dioen marraren artean egin beharko du punpa pilotak, frontisa jo ondoren; jokalekuko mugak markatzen dituzten marra horietako bat ukituz gero ere, ez da ontzat hartuko sakea. Hala ere, bigarren sakea egiteko aukera izango du, baldin lehenengo aldiz sakatzean pilotak frontisa eremu egokian jo ondoren lehenengo botea zabaleko marratik barrura eta ''pasa''ko marratik atzera (edo marra horietako edozein ukituz) egiten badu.