BAP!!: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Changing Kategoria:Euskal musika taldeak
30. lerroa:
[[1986|1986-an]], lehen maketa grabatu zuten, ''Babarruna ta Aza Popularra!!'' izenekoa. Maketa hau kontzertuetan saltzen hasi ziren. Honen ondoren, lehen 4 abesti ofizialak grabatu zituzten [[Condenados a luchar]] ([[Discos Suicidas]]) diskorako. Diska horretan, [[Zer bizio]], [[Porkeria T]], [[Ultimatum]], [[M.C.D.]] eta [[Danba]] taldeek ere parte hartu zuten.
 
[[1988|1988-an]], lehen diskoa kaleratu zuten (''Bidehuts eta Etxehuts'') [[Basati diskak|Basati Diskak-en]] laguntzarekin. Diskoa grabatu ostean, Txanpik eta Andreuk taldea utzi eta beraien ordez [[Mikel Abrego]] (Enekoren anaia) eta Jomes sartu ziren. Honek, taldekideek elkarren artean instrumentuak aldatzea ekarri zuen. Drake, gitarra jotzetik, baxura pasako zen eta Jomes berriz, gitarra doinuez arduratuko zen. Formazio berriarekin, ''Zuria beltzez'' diskoa kaleratu zuten. Disko hori inflexio puntua izan zen taldearentzat, abestien soinua eta erritmoak nabarmen aldatu baitziren.
 
Taldearen hirugarren lana [[1994|1994-an]] kaleratu zen, ''Lehertzeko garaia'' izenarekin. Kasu honetan, diskoetxez aldatu zuten. Disko hau, [[Esan Ozenki]] diskoetxeak kaleratu zuen. Kritiko askorentzat, Diska hau BAP!!-ek egin duen diskorik onena da. Bai letra aldetik eta baita doinu eta erritmo aldetik, diskorik borobilena dela esan dezakegu, musikariek geroz eta hobeto jotzen baitzuten.