Ñu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
30. lerroa:
 
Emeek euri urtaroaren hasieran erditzen dute eta, minutu gutxira, kumeak korri egiteko gai izaten dira. Gaztaroan ñuak azkarragoak dira helduak baino, 80 km/h-ko abiadurara iritsiz, helduak 60 km/h-ko abiadurara iristen diren bitartean.
 
== Jokabidea ==
Ñuak talde familiarretan elkartzen diren antilope sozialak dira, talde batean emeak eta gazteak eta bestean ar helduak. Hala ere, talde txiki hauek beraien artean eta beste espezie ungulatu batzuekin, [[zebra]]k edo Thomson [[gazela]]k esate baterako, nahasteko joera hartzen dute, indibiduo pilaketa handiak sortuz. Gezurra badirudi ere, ez da norgehiagokarik sortzen janariarengatik espezieen artean, [[zebra]]k belar altua eta zuntzezkoa nahiago baitute, [[gazela]]k motza eta lehorra, eta ñuak, berriz, erdiko bidean kokatzen dira. Hori gutxi balitz, ñuak [[gazela|gazele]]n ikusmenaz eta [[zebra|zebre]]n usaimenaz baliatzen dira harrapariak begiztatzeko.
 
Araldian zehar, migrazio handien garaian gertatzen dena, ar helduek lursailak mantentzen dituzte, apareatu ahal izateko eme taldeak gorde nahian. Geratu gabe ibili behar dute, eme horiek bildu eta zainduz; gainontzeko arretatik ere babestu behar dituzte, haiek ere eme bila baitabiltza. Joan-etorri iraunkor honek ugalketarako odolkidetasuna saihesten eta ar indartsu eta erresistenteak hautatzen laguntzen du.
 
Ñuak [[haragijale]] askoren harrapakina dira; adibidez, likaonak, [[gepardoa]]k, [[lehoinabar]]rak, [[lehoi]]ak, krokodiloak... Azken hauek izaten dira helduen harrapari ohikoenak eta, maiz, kumeak, txakalen, serbalen eta [[gepardo]]en harrapakin bihurtzen dira. Bai arrak eta baita emeak ere, adar kakodun arriskutsuez armaturik daude, baina ez dituzte defendatzeko erabiltzen, nahiago baitute korrika ihes egin.