Von Neumannen arkitektura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
6. lerroa:
== Abiapuntua==
Von Neumann-en arkitekturaren sorrera edo abiapuntua kokatzen da [[John Von Neumann]] hungariar jatorriko matematikariak [[ENIAC]] konputagailuaren proiektuan izandako lankidetzan.
John Von Neumann, 1945an, [[Los Alamos National Laboratory|Los Alamos National Laboratory-n]] lan egiten zuen, eta egun batean ENIAC konputagailua eraikitzen ari zen taldeko kide batekin topo egin zuen. [[Princeton|Princetonen]], [[Albert Einstein|Albert Einsteinen]], [[Kurt Gödel|Kurt Gödelen]] eta [[Alan Turing|Alan Turingen]] lankide izandakoa, Von Neumann berehala interesatu zen ENIAC makina zeregin berri bakoitzarentzat ''birkableatzeko'' beharraren arazoaz.
 
1949rako, arazo horren soluzioa aurkitu eta garatua zuen: egin beharreko eragiketei buruzko informazioa datuak metatzeko erabilitako memoria berean metatzea, kode berean adierazia, kode bitarrean, hain zuzen ere. Bere "EDVAC" eredua izan zen ondoren eraiki ziren mota horretako konputagailuentzat. Harrezkero mintzatzen da '' Von Neumann-en arkitekturaz'', konputagailuak eraikitzeko beste modu batzuk ere diseinatu zituen arren. Modu horretan gauzatutako lehen konputagailu komertziala [[UNIVAC I |UNIVAC I]] delakoa izan zen, 1951ean Sperry-Rand Corporation-ek fabrikatua, eta Estatu Batuetako Errolda Bulegoak erosia.