Aralarko Malloak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
21. lerroa:
 
== Belar kableak ==
Goiko larreetatik belarra baserrietara jaisteko ohitura antzinakoa zen, haraneko belarrak baino kalitate zuela eta. Malden gogortasunagatik, nekazariek bizkarrean edo abereen gainean jaisten zituzten 30-50 kiloko fardoak. 1920. urtealdetik hasi eta 1970eko hamarkada arte, Malloetako belarra haranera jaisteko kable sistema bat erabili zuten. ''Burusiak'' edo belar fardoak txirriketan (poleak) zintzilik jaurtitzen zituzten kableetan bera. Kable luzeenak 1.900 metro zituen (Txarragain-Errazkin), eta 550-575 metroko koska jaistera ere iritsi ziren (Asteasu-Bengoetxea). Oraindik garai hartako harlanduzko zutabeak eta altzairuzko kableak badira Malloetako aldapetan.
 
== Ikus gainera ==