P2P: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
12. lerroa:
Ohikoa izaten da P2P sistemek aplikazio geruzan sare geruza abstraktu bat sortzea. Honi sare gainjarri deitzen zaio eta indexatzeko zein beste erabiltzaileak aurkitzeko balio du. Geruza desberdinetan banatzearen abantaila nagusia P2P sistema sare topologia fisikoarekiko independente bihurtzen dela da.

P2P anonimo sareek geruza bat baino gehiagoren erabilpena dela medio informazioa bidali zein jasotzen duenaren identitatea gordetzen dute.

Egituratutako sistemek, propietate eta topologia bereziak dituzte eta algoritmo eta irizpide jakin batzuk jarraitu behar dituzte erabiltzaileen antolaketarako. Lan hau burutzeko Chord sistema moduko hash tauletan oinarritutako indexatzeak egiten dituzte.

Desegituratutako sistemek ordea ez dute inolako algoritmorik erabiltzen antolatzeko edo konexioa optimizatzeko. Orohar hiru desegituratutako arkitektura daude definituta:
22 ⟶ 25 lerroa:
# P2P zentralizatuetan zerbitzari baten beharra dago indexatzeak egiteko eta sistema osoa martxan jartzeko. Egituratutako sistemen antza badu ere, erabiltzaileen arteko konexioak algoritmorik erabili gabe egiten dira.

Napster, fitxategien partekatzera zuzendutako lehen P2P aplikazioa, eredu zentralizatuaren adibiderik garbiena da. Gnutella eta Freenet, berriz, eredu desentralizatuarena eta Kazaa P2P hibridoarena.

P2P sareen erabilpenik zabalena nodoen arteko konexioak ezartzearena da, ad-hoc konexioen bidez. Mota anitzeko informazioa pasa daiteke. Datu sinpleak( audio fitxategiak esaterako), eta denbora errealeko datuak (telefonia zerbitzuak adibidez) dira zerbitzu hau erabiltzen dutenak.

Hasieran esan bezala, bezero-zerbitzari ereduaren “kontrako” edo “ordezko” moduan har daiteke. Hemen bezeroek zerbitzari zentral bati eskatu eta honek zerbitzatu egiten diete. Fitxategiak partekatzen dituzten eredu guztietatik P2P-n oinarritzen ez den zerbitzu bat jartzearren adibide bezala FTP da.

P2P-ren sare gainjarrian erabiltzaile guztiak nodoak dira. Nodo bat beste edozein nodorekin lotuta dago eta elkar ezagutzen dira. Bata bestearekin nola loturik dagoen ikusita sarea egituratua edo desegituratua den esan dezakegu.