Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Atal berria:
 
47. lerroa:
 
Kaixo, Utolotu. [[Lezo]] artikulutik atal hori kendu dut, eduki entziklopedikorik ez zuelako (egun hartan eguraldi txarra egin zuela esaten zuen, funtsean). Ekitaldi hark aipatzea merezi duen ezaugarriren bat izan bazuen (Euskal Herriko jendetsuena izatea, oihartzun handiko adierazpenak egitea...), berriz jar dezakezu, baina aipagarria zergatik den adierazi beharko litzateke, datu anekdotikoak alde batera utzita. --[[Lankide:Xabier_Armendaritz|Xabier Armendaritz]] [[Fitxategi:Icons-mini-comment new.gif|Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen|18px|link=Lankide eztabaida:Xabier_Armendaritz]] 2011-12-12, 12:01
 
:Bai, dudarik ez elurraren, euriaren eta kazkabarraren pean hotzez izan zinetenontzat eguraldia ez zela anekdotikoa izango, ez, karkarkar!
:Lezoren historiaren aldetik aipagarria dela uste baduzu, [http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Lezo&diff=prev&oldid=2468564 hemen duzu zuk gehitutako testua]; kontua litzateke hortik erreferentziak hartzea, baina oraingoan eguraldia gain-gainetik aipatzea (adibidez, «elurrari, euriari eta kazkabarrari aurre eginez, 6000 gazte baino gehiago bildu ziren»), eta Lezoko historiarako zergatik izan den garrantzitsua azaltzea.
:Oro har, Wikipedian, herrien artikuluetan, ez dira ekitaldi jendetsuak (mitinak, kontzertuak...) aipatzen, oihartzun bereziren bat izan ez badute. --[[Lankide:Xabier_Armendaritz|Xabier Armendaritz]] [[Fitxategi:Icons-mini-comment new.gif|Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen|18px|link=Lankide eztabaida:Xabier_Armendaritz]] 2012-12-12, 13:33