Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
Atal berria:
35. lerroa:
 
Kaixo Utolotu. Bai, barkatu. Ezabatzeko proposatzeko bi txantiloi horiek jarri, eta kontuaz ahaztu nintzen, zuk diozun bezala, antzeko beste artikulu horietan ere jarri gabe eta, batez ere, zuri zuzenean abisatu gabe. Hori argituta, niri iruditzen zait "artikulu" horiek guztiak ezabatu behar direla, hutsak daudelako. Ez daukate zentzu handirik, ezta? Ados bazaude, zuzenean zuk jar diezaiekezu {{tx|ezabatu}} txantiloia, eta administratzaileren batek ezabatuko ditu. Bestela, esaidazu. Ondo izan, eta segi lanean artikuluekin! --[[Lankide:Orereta|Orereta]]<small> ([[Lankide Eztabaida:Orereta|erantzunak]])</small> 22:00, 11 Abendua 2011 (UTC)
 
== polikiroldegi → kiroldegi ==
 
Kaixo, Utolotu:
 
Bai, eskatu beharreko aldaketa iruditzen zait. Hala ere, Euskaltzaindiaren arauetan ezer adierazi ez denez, ezingo da horietan oinarritu (baina Hiztegi Batuan «polikiroldegi» ez dela ageri aipa daiteke), baizik eta euskaraz ditugun hiztegi fidagarrienetan: Zehazki eta Elhuyar gaztelania-euskara hiztegietan, alegia. Biek diote ''polideportivo = kiroldegi''. Eta berdin oso erabilia den Euskaltermek ere.
 
Bestalde, kontuan izan ezazu Euskaltzaindiak egiten dituen testu guztiak ez direla arauak. Batzuk bai, arauak dira, eta halaxe daude markatuta; beste batzuk, Euskaltzaindiko batzorde baten gomendioak, eta pisu handia dute horiek ere; beste batzuk, euskaltzain baten edo batzuen artikuluak, eta horiek egilea den euskaltzainaren jakintza mailaren arabera dute pisua; eta, azkenik, beste batzuk Euskaltzaindiko idazkariren batek idazten ditu (adibidez, zuk aipatutako prentsa oharra), eta horiek ez dute inolako pisurik (ez, behintzat, Euskaltzaindiak zehazten duen ereduzko euskarari dagokionez). --[[Lankide:Xabier_Armendaritz|Xabier Armendaritz]] [[Fitxategi:Icons-mini-comment new.gif|Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen|18px|link=Lankide eztabaida:Xabier_Armendaritz]] 2011-12-12, 10:11