«Batallón Vasco Español»: berrikuspenen arteko aldeak

t (→‎BVEri leporatutako ekintza batzuk: karlos saldize izen aldaketa)
 
BVE 1982. urtean desagertu zen, otsailaren 23ko estatu kolpearen inguran [[CESID]]en barruan sortutako iskanbilen testuinguruan. Dena dela, Espainiako gobernua [[PSOE]]ren eskura pasatzerakoan [[GAL]] siglak sortu ziren gerra zikinaren ekintzak aldarrikatzeko.
 
== BVEri leporatutako ekintza batzuk ==
 
* [[1975]]eko [[ekainaren 6]]a: Jose Antonio Urrutikoetxea ''Josu Ternera'' eta Mikel Mugiro errefuxiatuen aurkako ekintza prestatzen ari zirela bonba lehertu eta Marcel Cardona Amoros, OASeko kide ohia hil eta Mario Silvasi (hasiera batean David Williams Edwards bezala identifikatua) zauritu dira. Frantziako poliziak Dominique Poulidoro eta Miguel Sanchez Pajares industriala, Playboy aldizkariaren Espainiako ordezkaria, atxilotuko zituen hurrengo egunean. Atxilotuek esan zuten Julio Conde, Espainiako armadako komandanteak eta Candico Acedo, Guardia Zibileko kapitainak kontratatu zituztela.
* [[1976]]ko otsailean : [[Angel Iturbe Abasolo]]ren autoan bonba bat jarri zuten.
* 1976ko [[uztailaren 23]]a : [[Eduardo Moreno Bergaretxe]] "Pertur" [[Biriatu]]n bahitu eta desagertarazi dute. [[AAA]], [[ATE]] eta BVE izenekoek hartu zuten bere gain ekintza hau. Batzuek ETA(pm)ko Bereziak saileko arduradunei leporatu zieten. Saenz de Santamaria generalak behin baino gehiagotan iradoki du estatuaren gerra zikineko ekintza izan zela<ref>[http://personales.mundivia.es/lbouza/saenz.htm Fragmentos de una entrevista al General Saenz de Santamaria] Tiempo</ref>. Italiako epaileek egindako ikerketa baten arabera Espainiako zerbitzu sekretuentzat lan egiten zuten italiar faxisten talde batek Pertur bahitu eta Espainiako poliziei entregatu zien. Horren arabera Pier Luigi Concutelli izan zitekeen egileetako bat <ref>[http://tinyurl.com/2nvptw De confirmarse las declaraciones del italiano, sólo cabe que sea `Pertur´] gara.net</ref>. ETA (p-m) erakundeak Donostiako Brigada Politiko Sozialeko hiru polizia identifikatu zituen egun horretan Behobian ikusi zituztelako: Ferreiros, Lopez Arribas eta Escudero izenekoak. Escudero hori Informazioko Brigada Zentraleko buru izendatuko zuen PSOEko gobernuak<ref>[http://tinyurl.com/39or3c Pertur, otra víctima de la guerra sucia española] gara.net</ref>.
* [[1977]]ko [[abuztuaren 2]]a : [[Juan J. Lopetegi Carrasco]] hil zuten [[Angelu]]n ([[Lapurdi]]).
* 1978ko [[apirilaren 5]]a: [[Antonio Cubillo]] [[Kanariar uharte]]etako independentziaren aldeko militantea hiltzen saiatu eta larri zauritu zuten, labankada batzuk sartuz, [[Argel]]eko bere etxeko atarian. Roberto Conesak Jose Luis Espinosa Pardo poliziaren mertzenarioari agindu zion Antonio Cubillo hiltzea <ref>[http://personal.telefonica.terra.es/web/mleal/articles/tribuna/18.htm Justo Fernandez Rodriguez]</ref> <ref>[http://tinyurl.com/2lstmg Werner Mauss, Espinosa y cómo acabar con el PCE(r) y los GRAPO fisicamente]</ref> .
* [[Uztailaren 2]]a : Juan Jose Etxabe eta bere emazte Agurtzane Arregi tirokatu zituzten [[Donibane Lohitzune]]n; Arregi hil eta Etxabe larri zauritu. Triple A-k hartu zuen ekintza bere gain. Perret anaiek eta Joseph Zuritak egin zuten ekintza.<ref>Amedo: el estado contra ETA</ref>
* 1978ko [[abenduaren 21]]a : [[Jose Miguel Beñaran]], "Argala" hil zuten Angelun. Ekintza Jean Pierre Cherid, Mario Ricci "Carlo Vannoli" eta Jose Maria Boccardo Romanek osatutako taldeak burutu zuen<ref>Amedo: el estado contra ETA</ref>.
* 1979ko [[urtarrilaren 13]]a : Jose Manuel Pagoaga Gallastegi Peixoto tirokatu eta larri zauritu zuten Donibane Lohitzunen. BVEk eta Triple A-k hartu zuten ekintza beren gain. Perret anaiek egin zuten ekintza hau.<ref>Amedo: el estado contra ETA</ref>
* [[1979]]ko [[maiatzaren 12]]a : [[Peru Larrañaga Juaristi]] hil zuten [[Baiona]]n (Lapurdi).
* 1979ko [[ekainaren 25]]a : [[Enrique Alvarez Gomez]] "Korta" tirokatu eta hil zuten Baionan.
* 1979ko [[ekainaren 28]]a : [[F. Martín Eizagirre]] eta [[Aurelio Fernandez]] hil zituzten [[Paris]]en<ref>[http://tinyurl.com/2lstmg Werner Mauss, Espinosa y cómo acabar con el PCE(r) y los GRAPO fisicamente]</ref> .
* 1979ko [[irailaren 28]]a : [[Tomas Alba Irazusta]] hil zuten [[Astigarraga]]n (Gipuzkoa).
* [[1980]]ko urtarrila : [[Karlos Saldise]] hil zuten [[Lezo]]n (Gipuzkoa).
* 1980ko urtarrila : [[Alonsotegi]]ko (Bizkaia) "Aldana" tabernan bonba bat jarri eta lau lagun hil eta 8 zauritu zituzten.
* 1980ko[[otsailaren 2]]a : [[Jesus Mª Zubikarai Badiola]] bahitu eta hil zuten [[Ondarroa]]n (Bizkaia).
* 1980ko [[otsailaren 2]]a : [[Yolanda González Martín]] (ikasle donostiarra eta [[Partido Socialista de los Trabajadores]] alderdiko kidea) hiltzen dute Madrilen.
* 1980ko [[apirilaren 19]]a : [[Felipe Sagarna Ormazabal]] hil zuten [[Hernani]]n (Gipuzkoa).
* 1980ko [[maiatzaren 8]]a : [[Maria Jose Bravo del Valle]] ikaslea hil zuten [[Donostia]]n (Gipuzkoa).
* 1980ko [[abuztuaren 30]]a : [[Angel Etxaniz Olabarria]] hil zuten [[Ondarroa]]n ([[Bizkaia]]).
* 1980ko [[irailaren 7]]a : [[Miguel Mª Arbelaiz]] eta [[Luis Mª Elizondo]] hil zituzten Hernanin.
* 1980ko [[azaroaren 14]]a : [[Esperanza Arana]] eta [[Jokin Alfonso Etxeberria]] hil zituzten [[Caracas]]en ([[Venezuela]]).
* 1980ko [[azaroaren 14]]a : [[Joakin Antimasbere Eskoz]] hil zuten Hernanin.
* 1980ko [[azaroaren 23]]a : [[Hendaia]]ko ''[[Hendayais]]'' taberna tirokatu eta [[Jose Kamio]] eta [[Jean Pierre Aramendi]] hil eta beste hamar lagun zauritu zituzten.
* 1980ko [[abenduaren 30]]a : [[Jose Martin Sagardia Zaldua]] hil zuten [[Biarritz]]en (Lapurdi).
* [[1981]] [[martxoaren 3]]a : [[Francisco Javier Ansa Zinkunegi]] hil zuten [[Andoain]]en (Gipuzkoa).
 
== Ikusi ==
Anonymous user