Maria Goiri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
artikulua sortu dut, informazioa gaztelerako wikipediako artikulutik itzuli dut
 
No edit summary
6. lerroa:
 
 
Haren gurasoak [[euskal herri]]tarrak ziren, baina bera Madrilen hazi eta hezi zen bost urte zituenetik. Amalia Goiri jostunaren alaba zen. Ama kultura handikoa, nortasun sendokoa eta librepentsalaria izanik, garaiko ohituren eta mugen gainetik hezi zuen Maria Goiri bere alaba. Alaba txikitan gimnasioan apuntatu zuen eta hamabi urte zituela Merkataritza Eskolan. Hamasei urterekin Filosofia eta Letretako lizentziaturan entzule bezala ikasten hasi zen, matrikulatu gabe. [[1891–1892 ikasturteikasturtea]]ann Sustapen Ministerioak emakume batentzako matrikula irekitzeko baimena eman zuen, baldin eta klasetik kanpo pasilloetan gelditzen ez bazen, katedratikoarekin batera gelan sartzen bazen eta ikaskideen alboan eseri beharrean irakaslearen ondoan eseritzen bazen. [[1896]]an Filosofia eta Letretako lizentzia lortu zuen eta [[1909]]an doktoregoa. [[Concepción Arenal]] eta [[Emilia Pardo Bazan]] irakasleek egindako urratsei jarraitu zien.