Tristan Tzara: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Assar (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-ianojole +iano-jotzaile)
32. lerroa:
[[1915]]eko udazkenean, ''Chemarea'' aldizkarian ari ziren. [[Lehen Mundu Gerra]] garaia zen eta pil-pilean zuten antimilitarismoa. [[Errumania]]tik alde egin zuen eta neutrala zen [[Suitza]]ko [[Zürich]]en ezarri zuen egoitza. [[1918]]an, Tzara Limmatquai hotelera joan zen bizitzera. Zenbaitentzat, [[Errumania]]tik alde egitea pazifismo deklarazio garbia izan zen. [[Suitza]]n, errumaniera alboratu eta frantsesez idazten hasi zen. Aurreko poemak Vinearen esku geratu ziren eta gehienak gerra arteko epea argitaratu zituzten.
 
[[Zürich]]en elkartu zen errumaniar taldea Hugo Ball alemaniar poeta eta pianojolepiano-jotzaile anarkistarekin eta bere emaztea zen Emmy Hennings musikariarekin. [[1916]]an, Ballek [[Cabaret Voltaire]] alokatu zion Jan Ephraim jabeari, arte performance eta erakusketak antolatzeko xedean.
 
Mugimendu dadaista [[I. Mundu Gerra]]ko [[Zurich]] hartan jaioko zen. [[1916]]an, Tzarak lehen testu dadaistak idatzi zituen, ''La Première Aventure céleste de Monsieur Antipyrine'', eta [[1918]]an, ''Vingt-cinq poèmes'' etorriko zen. [[1924]]an, mugimenduaren manifestua ere argitaratu zuen: ''Sept manifestes Dada''. [[Paris]]en Tzara eta bere kideek kaleko ikuskizun ugari antolatu zuen, absurdua burgesia eskandalizatu nahian eta, haien bidez, bultzada ikaragarria eman zion dadaismoari.