La Argentina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
35. lerroa:
 
Antoniak 10 urte zituenean, kontserbatorioan sartu zen, baina bere baldintzak ezarri zituen: abestu eta dantza egin, biak egin nahi zituen neskak. [[Madrilgo Errege Antzokia]]n sartu zen, gazteen taldean, aitaren esanetara. Ez ziren ondo eramaten ikaslea eta irakaslea eta Antoniak maiz egiten zien aurre eskolaren arau zorrotzei. Urteak pasa eta gero, ikasketa haiek beharrezko jo zituen, baina aita-alabaren arteko liskar asko piztu zituzten.
 
== Arrakastarako bidean ==
[[Fitxategi:La Argentina (Antonia Mercé) 1930 (2).jpg|left|thumb|250 px|La Argentina (Antonia Mercé) [[1930]]ean]]
[[1903]]an, Manuel Mercé hil zen eta Antoniak kontserbatorioa utzi eta Apolo antzokiko telonero lanetan hasi zen. ''Antonia Mercé, La Argentina'', esaten zuten kartelek eta neskatxak betegarriak sartzen zituen soineko azpian oraindik haur bat zela izkutatzeko xedean. Lehen zinematofrafo aretoetan egin zituen emanaldiak, zine saioetan kantu eta dantza tartekatzeko ohitura baitzegoen. Antzoki askotan egin zuen debuta (Romea, Príncipe Alfonso, Kursaal) eta handien ondoan ibili zen, La Fornarina, Pastora Imperio, [[Mata Hari]] edo Candelaria Medinarekin batera eta, intelektualen arreta erakarri zuen, [[Valle-Inclán]] kasu.
 
[[1906]]an, Antonia lehen aldiz atera zen [[Espainia]]tik [[Portugal]]en debutatzeko. [[Lisboa]]tik [[Paris]]era joan zen eta Le Jardin de Parisen egin zuen aktuazioa. [[Moulin Rouge]] izan zen hurrengo txanpa eta Quinito Valverderen ''L'amour en Espagne'' errebista estreinatu zuen. [[I. Mundu Gerra]]ren aurreko urteetan [[Paris]] eta [[Londres]]en bizi zen eta birak egiten zituen [[Europa]]n. 24 urtekin, Embrujo de Sevilla konpainiako lehen irudia zen eta Fayico, Antonio de Bilbao eta Realito zituen kide. Gerra hasi zenean, [[Errusia]]n harrapatu zuen.
 
[[1915]]ean hasi zen [[Amerika|Ameriketako]] abentura. 3 urte iraungo zuen eta bere ametsa gauzatu ahal izan zuen: espainiar dantza tablaotik eszenategira eramatea, gitarra edo piano baten laguntza soilarekin. Bira [[Buenos Aires]]en hasi zen eta [[Hego Amerika]]n zehar hedatu zen gero.
 
[[1916]]ko [[otsailaren 10]]ean, [[New York]]eko Maxine Elliott's antzokian aurkeztu zen eta [[Enrique Granados]]en ''Goyescas'' operaren estreinaldirako iragarri zuten bere izena. La Argentinak espainiar koreografiako 11 dantza aurkeztu zituen, Grieg, Massenet, [[Enrique Granados|Granados]] eta Valverderen musikaz lagunduta. [[New York]]eko debuterako eta konpositorea hil aurretik, [[Enrique Granados|Granados]]ek ''Danza de los ojos verdes'' idatzi zion.
 
[[Espainia]]ra itzuli eta ''Los jardines de Aranjuez'' egin zuen, [[Isaac Albeniz|Albéniz]], [[Maurice Ravel|Ravel]], Fauré eta Chabrierren musikarekin.