Goi Erdi Aroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-pertsiar +persiar & -Pertsiar +Persiar)
Assar (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Erromatar-Germaniar Inperio +Germaniako Erromatar Inperio)
43. lerroa:
Nolanahi ere, [[Karolingiar leinua|karolingiarren]] errege nabarmenena Pipinen semea izan zen, [[Karlos Handia]] edo [[Karlomagno]] zeritzona. Boterea [[768]]an hartuta, laster konkista-kanpainari ekin zion: [[Iparraldeko Italia]] ([[774]]), [[Iberiar Penintsula]]ko iparraldea ([[Bartzelona]] [[800]]ean konkistatu zuen, baina [[Orreagako gudua]]n -[[778]]- galtzaile atera ziren frankoak), zein [[saxoi]]en, [[bavariar]]ren, [[avarar]]ren eta [[eslaviar]]ren aurkakoak. Hori zela eta, Karlos Handiaren mendean lurralde itzela geratu zen, [[Antzinako Erroma|erromatar garaietatik]] ezagutzen ez zen bezalakoa. Honela, [[800]]ko gabonean, [[Aita Santua]]k Karlos Handia enperadore izendatu zuen, hain handia ikusten zen bere boterea. Lurralde eskerga horretan justizia-sistema berria, eliza-erreforma (liturgia bakarra izan zezan) eta kultura-suspertzea bultzatu zituen Karlos Handiak. Izan ere [[Karolingiar Pizkundea]]z hitz egiten da garai honetako kulturaz mintzatzerakoan.
 
Karlos Handiak ondorengo bakarra izan zuen, [[Ludoviko Pio]]. Honen heriotzean, halere, bere semeek borrokatzeari ekin zioten boterea bereganatu nahian. Azkenean Inperioa bereizi behar izan zen hiru semeen artean [[Verdungo Ituna]]ri esker ([[843]]). [[Lothair I.a]]k, zaharrenak, enperadore titulua, [[Italia]] (zonalde honek enperadore-titulua eramateko legitimazioa ematen baitzuen), frankoen erresumaren muina, [[Aachen]]en ingurua ([[Rhin]]en ahoa) eta bi hauek lotzen zituen zonaldea, hau da, inperioaren erdialdea. [[Ludwig Germaniarra]]k Ekialdeko Frantzia jaso zuen eta [[Charles Burusoila]]k Mendebaldekoa. Hurrengo urteetan, erresuma horiek areago banandu ziren, harik eta, [[887]]an, enperadore-titulua desagertu zen arte, ez baitzegoen ohore hori eramatea merezi zuen inor. Urte horietan mehatxu ugari pairatu behar izan zituzten [[Mendebaldeko Europa]]n, [[bikingo]]en zein [[Erdialdeko Asia]]tik etorritako herrien ([[hungariar]]rak esaterako) eskuetatik. Arrisku horiek [[X. mendea]]n desagertuta edo gaindituta, [[955]]ean enperadore titulua berreskuratu zen, baina horko horretan soilik Ekialdeko Frantziari, [[Germaniako Erromatar-Germaniar Inperio Saindua]]ri hain zuzen ere, zegokion.
 
== Bizantziar Inperioa ==
97. lerroa:
* [[911]] Normandiarrak (egungo [[Normandia]]n) finkatu ziren.
* [[955]] [[Hungaria]]rrak [[Lechfeldeko bataila]]n garaiturik atera ziren.
* [[962]] [[Germaniako Erromatar-Germaniar Inperio Saindua]] sortu zen.
 
== Erreferentziak ==