Veneziako Errepublika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.6.4) (robota Aldatua: he:הרפובליקה של ונציה
Assar (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Erromatar-Germaniar Inperio +Germaniako Erromatar Inperio)
41. lerroa:
[[726]]an, Leone III.a enperadorearen egintza ikonoklasikoen hedapenak Italian Aita Santuaren erreakzioa eta sartaldeko lurralde bizantziar guztietan matxinaden zabaltzea eragiten du: Venezian herriak eta kleroak ''Dux''-aren izendatzearen eskubide inperiala prebarikatzen dute, hala ere, altxamendua gorabehera, Veneziak exarka-herriaren mantentzea bermatzen du longobardoen aurka. [[737]]a eta 741aren ostean, bizantziarrek urteroko magistratu hautatuen (''Tribuni dei Militi'') esku zegoen probintziako gobernua deuseztatu zuten, [[742]]an enperadoreak herriari ''Dux''-aren izendatzea landatzen dion arte<ref>Kurt Heller: ''"Venedig. Recht, Kultur und Leben in der Republik 697–1797"'', Böhlau, [[Viena]] 1999, ISBN 3-205-99042-0</ref>.
 
Bizantziok Ravenna behin-betiko galtzeak [[751]]n, eta longobardar erreinuaren konkistak Karlo Magnoren frankoen eskutik 774an, (honek suposaturiko [[Germaniako Erromatar-Germaniar Inperio Santua|Erromatar Inperio Sakroaren]] sorkuntzarekin 800. urteko gabon gauean), erabat aldatzen dute Veneziako dukerriaren testuingurua. Frankoak eta Bizantziarrak nagusitasunagatik lehiatzen dira, barneko boterea frankoen aldeko partiduan eta bizantziarren aldeko partiduan zatikatzen delarik.
 
* 805ean [[Frankoak|frankoek]] ''Eracliana'' suntsitzen dute, egoitza dukala ''Metamauco''ra igaroz.
57. lerroa:
[[Behe Erdi Aro]]an, [[Venezia]] izugarri aberastu zen Levanteko merkataritzaren kontrolari esker, eta itsaso adriatikoan zehar hedatzen hasi zen. Hedapen fase hau 1000 urtetik aurrera eman zen, Pietro II.a Orseolo dogoak gidaturiko flotak kostako hiri dalmata eta istriarrak eskuperatu zituenean eta enperadore bizantziarraren aintzat hartzeagatik, ''Istria eta Dalmaziako duke'' bezala<ref>Luigi Tomaz, ''"Il confine d'Italia in Istria e Dalamzia. Duemila anni di storia"'', Arnaldo Maurik aurkeztua, Think ADV, Conselve [[2007]].</ref>.
 
1071n Gregorio VII.a Aita Santuaren eta Henrike IV.a Germaniako Erromatar-Germaniar Inperio Santuko enperadorearen arteko inbestidura lortzeko borroka prozesuan zegoen, baina Venezia, potentzia handien arteko oreka-politikari eutsiz, ez zen ez pontifizearen ez enperadorearen alde jarri. Penintsula hegoaldean normandiarrak bilakatu ziren benetako protagonistak. Hasieran veneziarrek erlazio onak garatu zituzten Altavillatarrekin ([[975]] eta [[985]] urteen bitartean Sizilia gobernatu zuten dinastia [[normandiar]]ra), baina hauek adriatikoan esku sartzen hastean harremanak hautsi zituzten. Durrës eta Korfuren okupazio normandiarrak ekintza armatuetara bultzatu zituen veneziarrak. Gerrak bi urte baino gehiago iraun zituen eta itsasoko eta lurreko operazioak ez ziren mesedegarri izan veneziar-bizantziar aliatuentzat. Roberto Guiscardo altavillatarra hiltzean, bere ejertzitoak lortutako posizioak laga zituen Pugliara itzultzeko. Normandarraren desagerpenarekin, Veneziak arrakasta izan zuen [[Konstantinopolis|Konstantinoplatik]] nahi izan zuen haina eskuratzen, hala nola 1082ko maiatzeko “Crisobolo”a (edo ''urrezko burbuila''), zeinarekin Sortaldeko enperadoreak lehentasun zabalak eta salbuespen ugari ematen baitzizkien bere merkatariei Inperio Latindar osoan<ref>Luigi Tomaz, ''"In Adriatico nell'antichità e nell'alto medioevo"'', Arnaldo Maurik aurkeztua, Think ADV, Conselve 2001</ref>.
 
==== Itsasoko Estatua (Stato da Mar) ====
75. lerroa:
Mende askotan, Veneziako Errepublika uhartez eta kostaldeko lur zerrendaz eratutako estatu bat izan zen, "Stato da Mar" deiturikoa osatzen zutena. Aintzira inguruko lurretan soilik egin ziren barneratze batzuk, [[Padua]] eta [[Treviso]] bezalako hirien zabalkundeari aurre egiteko. [[XV. mendea]]ren hasieran, veneziarrek ere lehorrean zehar zabaltzeari ekin zioten, Gian Galeazzo Visconti Milango dukearen hedapen mehatxagarriari aurre egiteko.
 
1410ean, Veneziak [[Veneto]]ko zati on bat konkistatua zuen jada, [[Verona]] eta [[Padua]] legezko hiri garrantzitsuak barne<ref>Chambers, D.S. (1970). ''"The Imperial Age of Venice, 1380–1580"'' [[Londres]]: Thames & Hudson</ref>. Errepublika, penintsula italikoko X. erregio augustoak (''Venetia et Histria'') hartzen zituen lurraldeak bezain handia izatera iritsi zen. [[1428]]an, veneziar bihurtu ziren [[Bergamo]], [[Brescia]] eta [[Crema]] hiri lonbardiarrak eta baita Camonica Haraneko lurraldeak ere. Kanpaina militar hauetan, paper garrantzitsua jokatu zuen Bartolomeo Colleoni buruzagiak. 1489an, [[Zipre]] uhartea anexionatu zen, lehenago gurutzadetako estatua izandakoa, eta bere azken buruzagi veneziarrak emana, Caterina Cornarok (veneteraz ''Cornèr''). 1495ean, Veneziak [[Karlos VIII.a Frantziakoa]] Italiatik kanporatzea lortu zuen, Fornovoko guduan, frantsesen oldarketa sorta batetik lehendabizikoa saihestuz. Behin-behinez, [[XVI. mendea]]ren hasieran, veneziar bilakatu ziren [[Cremona]], [[Forlì]], [[Cesena]], [[Monopoli]], [[Bari]], [[Barletta]] eta [[Trani]] hiriak, besteak beste. Halako hedapenarekin, baina, Venezia liskarretan sartu zen [[Aita Santuen Lurraldea]]rekin ''Romagna'' kontrolatzeagatik. Gatazkak, [[1508]]an, Veneziaren aurka Cambraiko Liga osatzera eraman zituen [[Aita Santu]]a, Frantziako erregea, [[Germaniako Erromatar-Germaniar Inperio Santua|Germaniako Erromatar-Germaniar Inperio Santuko]] enperadorea eta Aragoako erregea, Venezia suntsitzeko. 1509ko Agnadelloko Guduan frantsesak garaile atera baziren ere, ligako armada aintziraren inguruan gelditu behar izan zen: koalizioa bizkor apurtu zen eta Veneziak atzera ere ikusi zuen bere burua seguru, lurralde askorik galdu gabe; halere, ontziteria ia osoa suntsiturik gelditu zen Polesellako guduan, urte bereko amaieran, Este familia longobardarrak egindako erasoaldian.
 
=== Gainbehera ===