Frédéric Joliot-Curie: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
30. lerroa:
 
'''Jean Frédéric Joliot-Curie''', jaiotzez Jean Frédéric Joliot, ([[Paris]] ([[Frantzia]]), [[1900]]eko [[martxoaren 19]]a-[[Paris]] ([[Frantzia]]), [[1958]]ko [[abuztuaren 14]]a) fisikari, kimiari eta irakasle frantsesa da, [[1935]]ean [[Nobel Saria]] irabazi zuena [[Kimika]]n.
 
== Biografia ==
[[Fitxategi:Curie Joliot 1934 London.jpg|left|thumb|300 px|Joliot eta Curie 1934an, Londresen]]
[[Fitxategi:Frederic and Irene Joliot-Curie.jpg|left|thumb|300 px|Frederic eta Irene Joliot-Curie]]
Jean Frédéric [[Paris]]en ([[Frantzia]] jaio zen [[1900]]eko [[martxoaren 19]]an.
 
[[Paris]]ko Fisika eta Kimikako Goi Mailako Eskolan ikasi zuen fisika eta, [[1925]]ean, [[Marie Curie]]ren asistente pertsonal izendatu zuten [[Paris]]ko Curie institutuan.
 
Hurrengo urtean, [[1926]]an, ezkondu zen Irènerekin, [[1903]]an [[Fisika]]ko [[Nobel Saria]] jaso zuten [[Marie Curie|Marie]] eta [[Pierre Curie]]ren alabarekin eta Joliot-Curie abizena hartu zuten biek. Frédéricek eta Irenek bi seme-alaba izan zituzten: Helena eta Pierre.
 
Emazteak bultzatuta, Frédéricek Zientziatan doktoretza egin zuen.
 
Zientziatako Akademia Frantseseko kide, [[1937]]an, irakasle izan zen Collège de Francen eta [[1956]]ra arte egon zen han. Orduan, emaztea hil zitzion eta haren lekua hartu zuen Parisko [[Sorbona]]n, fisikako katedran.
 
[[Nazi]]ek [[Frantzia]] inbaditu zutenean, Joliot Frantziako Alderdi Komunistako kide zen eta erresistentziaren alde egin zuen. [[1945]]ean, energia atomikoaren komisario goren egin zuten eta, horrela, [[1948]]an, lehen pila atomiko frantsesa bere zuzendaritzapean eraiki zuten.
 
[[1958]]ko [[martxoaren 14]]an hil zen [[Paris]]en, gibeleko gaixotasun baten ondorioz.