Eibar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 62.99.107.179(r)en aldaketak ezabatu dira, TheklanBot(r)en azken bertsiora itzuliz.
29. lerroa:
'''Eibar''' [[Gipuzkoa]]ko [[Debabarrena]] eskualdeko udalerririk handiena da. [[Bizkaia]]ren mugakide da, [[Ermua]], [[Mallabia]] eta [[Zaldibar]] herriekin, hain zuzen ere, eta, gainera, [[Debabarrena|Debabarreneko]] [[Soraluze]] eta [[Elgoibar]]rekin eta [[Debagoiena|Debagoieneko]] [[Bergara]] eta [[Elgeta]]rekin ere egiten du muga.
 
== Geografia ==
=== Auzoak ===
==== Baserri-auzoak ====
Eibarren bost baserri-auzo daude:
 
* '''[[Kiñarraga-Otaola|Otaola-Kiñarraga]]''', (''Otola-Kiñarra''): [[Ego]] errekaren hegoaldean dauden lur guztiak, [[Elgeta]] eta [[Bergara]]rekin mugakide.
Eibar un pueblo cercano a Madrid! Con personas estupendas :)) Benir a vernos
* '''[[Arrate]]''', : [[Elgoibar]]rekin mugan, izen bereko santutegiaren inguruko lurrak.
* '''[[Gorosta]]''': Gorosta errekaren urak biltzen dituen ingurua; Arrate auzoaren eta Santa Kurutz gainaren arteko lurrak.
* '''[[Mandiola]]''': Santa Kurutz gainetik [[Bizkaia|Bizkaiko]] mugarainoko lurrak, [[Akondia]] eta [[Urko]] mendien lurrak barne.
* '''[[Agiñaga]]''', (''Agiña''): Ixua gainetik [[Markina]]rako bidean.
 
Hedadurari dagokionez, Kiñarraga-Otaola auzoa da handiena. Izan ere, ez da benetako auzoa, zenbait auzune txikiagoren batura baizik (Otaola, Urki, Kiñarraga...). Inguru horretan nekez jotzen du eguzkiak eta herri-basoak izan dira nagusi beti. Historian zehar baserri gutxi jaso dira Kiñarraga-Otaola inguruan, eta sortu diren bakarrak, gehienbat, herritik gertu eraiki dira. Eibar handitu ahala, baserriak galtzen joan dira, ordea.
 
Baserri kopuruaren arabera, Mandiola da auzorik handiena eta aberatsena. Gorostan eta Arraten ere badira hainbat baserri eta baseliza. Hala ere, hiru auzo horiek nahiko txikiak dira eta oso lotura estua izan dute herrigunearekin.
 
Baserri auzo horiei '''balle''' ere esaten zaie Eibarko euskaraz, baina berba hori bere horretan erabili barik baizik eta izenari lotuta. Honela: '''Kiñarra-balle, Arrate-balle, Gorosta-balle, Mandiola-balle'''<ref>[http://www.eibarko-euskara.com/ Eibarko Hiztegia]</ref> eta '''Agiña-balle'''. Ez dago argi nola idatzi behar diren izen konposatu hauek: ''Gorosta-Balle, Gorosta-balle, Gorosta Balle'' ala ''Gorostaballe''. Artikuluarekin ere erabiltzen dira batzuetan: ''Gorostaballiak'' (NORK kasuan).
 
Bost auzoen artean berezi eta bakartuena Agiñaga da. Ixua mendiaz bestalde dagoenez, [[Artibai]] ibaiaren arroan, Eibarko herrigunearekin hartu-eman txikiagoa izan du eta haren izaera berezia du, eliza, eskola, kanposantua, taberna eta abarrekin. Hizkera aldetik, [[Markina]]ko hizkeraren eragin nabarmena dauka, Eibarkoaren ezaugarriak gordetzen dituen arren.
 
[[Fitxategi:Ayuntamiento Eibar.JPG|thumb|right|300px|[[Eibarko udaletxea]] Untzaga plazan]]
==== Herriguneko auzoak ====
* '''[[Azitain]]'''
* '''[[Urkizu]]'''. Herrian 'Urkuzua' izenez ere ezaguna.
* '''[[Saratsuegi]]'''. Eibartarrek ''Sautsi'' esaten diote, [[XXI. mende]]an urbanizatutako inguru honi.
* '''[[Txonta]]'''
* '''[[Jardineta]]'''
* '''[[Ipurua]]'''
* '''[[Urki]]'''. Jatorri etimologikoa, ''Urkidi''.
* '''[[Ubitxa]]'''. Jatorri etimologikoa, ''Ubidieta'',-> ''Ubieta'' -> ''Ubitta'' -> (Euskera batuko arauen arabera) ''Ubitxa''.
* '''[[Legarre]]'''
* '''[[Amaña]]'''
 
== Ekonomia ==