Pforzheim: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
46. lerroa:
XIII eta XIV mendeetan hiriak garai onak ezagutu zituen. Ibaian zeharreko egur garraioan eta ohial eta larrugintzan oinarriturik hiria aberastu egin zen eta ''patrizioen'' talde bat sortu zen. 1290an harresiak eraiki ziren eta hiru ordena desberdinetako katolikoek monastegiak jaso zituzten bertan, [[frantziskotar]]rek, [[dominikar]]rek eta predikatzaileek hain zuzen ere.
 
[[Fitxategi:De Merian Sueviae 197.jpg|thumb|left|250px| Pforzheim, 1643an]]
Pforzheimek [[luteranismo]]a hartu zuen eta [[katoliko]]ak herritik kanporatuak izan ziren aldi berean [[Frantzia]]tik ihesi zetozen protestanteak hirian babestu zituzten. [[Hogeita Hamar Urteko Gerra]] hasi zenean hiriak 3000 biztanle zituen, Baden guztiko handiena zen, baina 1645ean gerra bukatzerakoan tropa [[bavaria]]r katolikoek hiria erre zuten. Aurretik zituen babesik gabe berreraiki zuten eta [[Bederatzi Urteko Gerra]]n berriz kalte larriak ezagutu zituen oraingoan [[Luis XIV.a Frantziakoa]]ren eskutik. Aste betez okupatu zuten 30.000 soldadu [[frantzia]]rrek 1692an. Aste bete horretan hiriari su eman, zutik gelditu ziren etxe gehienak bota eta bereziki eliza eta monastegiak suntsitu eta baliozko guztia lapurtu zuten frantsesek. Hori gutxi balitz janari guztia lapurtu eta hiriaren inguruko mahastiei su eman zieten.
 
52 ⟶ 53 lerroa:
XX mendeko 30. hamarkadan [[nazi]]ak nagusituz joan ziren hirian azkenean juduen sinagoga erre eta 1940ean hauek [[Gurseko kontzentrazio-esparrua|Gurseko kontzentrazio-esparrura]] eraman zituztelarik. Artisautza lantegiak armak egiteko erabili ziren, bai eta V1 eta V2 bonben osagaiak egiteko ere. 1945eako otsailaren 23an [[Royal Air Force]] britainiarrak hiria bonbakatu zuen. Populazioaren laurdena hil zen eta hiriaren %83a suntsiturik gelditu zen. [[Bigarren Mundu Gerra]] bukatzean hiria berreraikitzeari ekin zitzaion, gaur egun itxura oso modernoa duelarik.
 
[[Fitxategi:Berthacar.jpg|thumb|left|250px| Bertha Benz auto batean, 1880 inguruan]]
== Hiritar ezagunak ==