Pforzheim: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
28. lerroa:
| webgunea = http://www.pforzheim.de/
}}
'''Pforzheim''' [[Alemania]]ko [[Baden-Württemberg]] estatuko [[hiri]] bat da. [[2010]]. urteko erroldaren arabera 119.781 biztanle zituen. [[Stuttgart]] eta [[Karlsruhe]] hirien artean kokatzen da, bertan [[Enz]],Ohian [[Nagold]] eta [[WürmBeltza]]ren ibaieksarrera batezizenaz egitenezagutzen dutelarikdelarik.
 
[[1989]]. urtetik aurrera Pforzheim hiria [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] [[Gernika-Lumo]] udalerriarekin anaikidetuta dago.
 
== Geografia eta klima ==
 
[[Enz]], [[Nagold]] eta [[Würm]] ibaiek bat egiten duten puntuan dago, ''Oihan Beltza'' eta ''Kraichgau'' ingurune menditsuen artean kokatzen den bailara zabalean.
 
Klima epela eta hezea du. Batazbesteko tenperatura 11ºC-takoa da, udan 20ºC pasatzen ditu baina neguan ohikoa da edurra egitea.
 
== Historia ==
 
Bere kokapen egokia dela eta, [[Stuttgart]] eta [[Karlsruhe]] bezalako hiriak baina askoz lehenago sortu zen. K.o. 90 urtean [[Erromatar Inperioa|erromatarrek]] ''Portus'' gotorleku militarra sortu zuten Enz ibaiaren ondoan eraikitako zubia babesteko. Portus hitza izan liteke gaur egungo Pforzheim izenaren lhenengo zatiaren jatorria. Enz ibaiak erromatarrek [[Limes]]a (muga) osatzen zuen eta Portusek gotorlekuen sarea osatzen zuen, ''Canstatt'' (Stuttgart ondoan) eta ''Argentoratum'' ([[Estrasburgo]]) gotorlekuekin batera. 259 edo 260an [[Frankoak|frankoek]] eta [[alamaniar]]rek muga gurutzatu eta asentamentua suntsitu zuten, erromatarren garaiari amaiera emanez. Indusketa arkeologikoek ordea erakutsi dute inguruak populaturik egoten jarraitu zuela hurrengo mendeetan.
 
[[Henrike IV.a Erromatar-Germaniar Inperio Santukoa]] 1067an eta 1074ean bertan izan zeneko idatzietan agertzen da lehenengo aldiz ''Phorzheim'' izena. 1080an merkatua egiteko eskubidea lortu zuen. 1150an hri berria sortu zen, hiri zaharrarekiko aske, eta 1220ean Badengo mangraveak Pforzheim bizileku aukeratu zuenean hiri berriak garapen handia ezagutu zuen.
 
XIII eta XIV mendeetan hiriak garai onak ezagutu zituen. Ibaian zeharreko egur garraioan eta ohial eta larrugintzan oinarriturik hiria aberastu egin zen eta ''patrizioen'' talde bat sortu zen. 1290an harresiak eraiki ziren eta hiru ordena desberdinetako katolikoek monastegiak jaso zituzten bertan, [[frantziskotar]]rek, [[dominikar]]rek eta predikatzaileek hain zuzen ere.
 
Pforzheimek [[luteranismo]]a hartu zuen eta [[katoliko]]ak herritik kanporatuak izan ziren aldi berean [[Frantzia]]tik ihesi zetozen protestanteak hirian babestu zituzten. [[Hogeita Hamar Urteko Gerra]] hasi zenean hiriak 3000 biztanle zituen, Baden guztiko handiena zen, baina 1645ean gerra bukatzerakoan tropa [[bavaria]]r katolikoek hiria erre zuten. Aurretik zituen babesik gabe berreraiki zuten eta [[Bederatzi Urteko Gerra]]n berriz kalte larriak ezagutu zituen oraingoan [[Luis XIV.a Frantziakoa]]ren eskutik. Aste betez okupatu zuten 30.000 soldadu [[frantzia]]rrek 1692an. Aste bete horretan hiriari su eman, zutik gelditu ziren etxe gehienak bota eta bereziki eliza eta monastegiak suntsitu eta baliozko guztia lapurtu zuten frantsesek. Hori gutxi balitz janari guztia lapurtu eta hiriaren inguruko mahastiei su eman zieten.
 
XIX mendearen bukaeran trenbidea iritsi zen Pforzheimera eta honekin batera industrializazioa. Arte eta Artisau eskola inauguratu zen 1877an eta Pforzheimgo bitxi eta erlojuak gamatu bihurtu ziren Alemanian.
 
XX mendeko 30. hamarkadan [[nazi]]ak nagusituz joan ziren hirian azkenean juduen sinagoga erre eta 1940ean hauek [[Gurseko kontzentrazio-esparrua|Gurseko kontzentrazio-esparrura]] eraman zituztelarik. Artisautza lantegiak armak egiteko erabili ziren, bai eta V1 eta V2 bonben osagaiak egiteko ere. 1945eako otsailaren 23an [[Royal Air Force]] britainiarrak hiria bonbakatu zuen. Populazioaren laurdena hil zen eta hiriaren %83a suntsiturik gelditu zen. [[Bigarren Mundu Gerra]] bukatzean hiria berreraikitzeari ekin zitzaion, gaur egun itxura oso modernoa duelarik.
 
== Hiritar ezagunak ==
 
* '''Bertha Benz''' (1849-1944): [[Karl Benz]] ingeniari alemaniarraren emaztea. 1888an Bertha eta bere bi semeak [[Mannheim]]dik irten eta autoz iritsi ziren Pforzheimera beren familiakoak bistitatzera. 106 kilometrotako bidaia hau kontsideratzen da autoz egindako lehenengo bidaia luzea. 2008an berak egindako joan-etorri ibilbidea (194 kilometro) Gizateriaren Industria Ondare bihurtu zen, ''Bertha Benz Memorial Route'' izenaz ezagutzen dena.
* [[Heinrich Otto Wieland]] (1877-1957), [[Kimikako Nobel Saria]] jaso zuen 1927an.
* [[Dieter Kosslick]] (1948- ), 2001eatik aurrera [[Berlinale]] zinema jaialdiaren zuzendaria.
* [[Fool's Garden]] [[musika]] taldea bertan sortu zen 1991ean.
 
== Iruditegia ==