Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
170. lerroa:
: EIMA hitz elkartuetan marra jartzearen zalea da, baina Euskaltzaindiak zehaztutako irizpide hori aplikatzen du (letra larriz hasten diren hitzen artean, aukerakoa den marratxoa ez jartzea), eta ''Lehen/Bigarren Mundu Gerra'' ageri da EIMAren zerrendan. ''Berria'', aldiz, hitz elkartuetan aukerako marratxoa erabiltzearen kontrakoa da erabat. Beraz, ''Lehen/Bigarren Mundu Gerra'' hor ere.
: Hala ere, egia da hitz elkartuetako marratxoen kontuan adostasunik ez dagoela. Gai horretaz beharbada zer edo zer zehaztu beharko dugu noizbait Wikipedian. Eutsi goiari. -[[Lankide:Xabier_Armendaritz|Xabier Armendaritz]] [[Fitxategi:Icons-mini-comment new.gif|Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen|18px|link=Lankide eztabaida:Xabier_Armendaritz]] 2011-11-30, 15:19
 
:: Uste dut nire goiko mezua behar bada ez dela nahi bezain argia. ''Aukerako marratxoa'' diodanean, esan nahi dut Euskaltzaindiaren 25. arauan zehaztuta dagoela hitz elkartu batzuek nahitaezkoa dutela marratxoa (adibidez: ''seme-alabak''). Beste batzuek, berriz, aukerakoa dute (adibidez: ''mundu gerra'' edo ''mundu-gerra'').
:: Hasierako letra larria jartzean, nahitaezko marratxoa dutenek marratxoa izaten jarraituko dute: ''Wikilarien Seme-alaben Elkartea'' (''alaben'', eta ez ''Alaben'', Euskaltzaindiak markatutako irizpideari jarraituz; halaxe egiten dute idazle txukunenek). Eta aukerako marratxoa dutenentzat, Euskaltzaindiak zehaztutakoa kontuan izanik, bi aukera ditugu: edo ''Lehen Mundu Gerra'', edo ''Lehen Mundu-gerra''. Aurreneko aukera nagusitu da.
:: Bueno, a ze txapa bota dudan! Beti hizkuntzaren zuzentasuna zainduta eta oso txukun aritzen zarenez, ezin izan dut isilik geratu. Segi horrelaxe, eskerrik asko zuri. --[[Lankide:Xabier_Armendaritz|Xabier Armendaritz]] [[Fitxategi:Icons-mini-comment new.gif|Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen|18px|link=Lankide eztabaida:Xabier_Armendaritz]] 2011-11-30, 15:35