Eskualduna (aldizkaria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
7. lerroa:
''Eskualduna''n ikasi zuten idazten Iparraldeko garai hartako idazle gehienek, eta beren artikuluekin euskal kazetaritzaren lehen oinarriak paratu zituzten, ordu arte euskaraz inoiz ukitu gabeko hainbat gai jorratuz. [[Jean Etxepare Bidegorri]] medikuaren kronikak eta kontakizunak, euskal literatura modernoaren lehen hastapenak izan ziren, estilo eta gai aldetik. [[1914]]-[[1918]] urteen artean, Etxepare medikuaren, [[Jean Elizalde|Jean Elizalde ''Zerbitzari''ren]] eta [[Jean Saint-Pierre]]n artikuluak argitaratu ziren [[Lehen Mundu Gerra]]z, batzuetan frontetik bertatik idatziak.
 
[[1936]]-[[1939]] bitartean, [[Hego Euskal Herria]] nozitzen ari zen [[Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|gerraren]] aurrean, [[Frankismo|frankisten]] alde aritu zen buru-belarri, [[Ipar Euskal Herri]]ko hautetsi eta hedabide gehienekgehienak bezalaxe.<ref>[[Josu Chueca|Josu CHUECA INTXUSTA]]: [http://www.argia.com/argia-astekaria/2183/jean-ybarnegaray «Jean Ybarnegaray: Euskaldunen aterpea suntsitu zuen faxista»], ''Argia'', 2183. zenbakia, 2009-05-10.</ref>
 
[[1941]]az geroztik, [[Vichyko gobernua]]ren alde egin zuen agerkariak, eta epe honetan [[nazi]]smoaren aldeko idazkiak argitaratu zituen. [[1944]]an aliatuek alemaniarrak garaitu ostean, frantziar agintari berriek ''Eskualduna'' itxi zuten, kolaborazionista izateagatik. [[Piarres Lafitte]]k zuzenduriko ''[[Herria]]'' aldizkariak hartu zion lekukoa [[Iparralde]]ko euskal kazetaritzan; gaur egun arte, [[Baiona]]n argitaratzen jarraitu da.