Fernando Goñi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
2. lerroa:
'''Fernando Goñi Erize''', [[pilota]] arloan '''Goñi III.a''' deituraz ezaguna, ([[Zubiri]], Nafarroa, [[1973]]ko [[otsailaren 2]]a) [[esku pilota|esku huskako pilotari]] profesional ohia eta ostalaritzako enpresaburua da. Pilotan, atzelari jardun zuen, [[Aspe]] enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,84 m luze da. Lehendabiziko partida [[1998]]ko [[otsailaren 27]]an jokatu zuen, Iruñeko [[Labrit pilotalekua]]n, eta pilotaleku berean hartu zuen erretiroa, 2010ean.<ref name=berria20101222>[http://paperekoa.berria.info/kirola/2010-12-22/026/005/beti_egon_naiz_zerbaitegatik_lehiatzen_amestu_ezinezko_ibilbidea_izan_da.htm «Fernando Goñi, pilotari ohia: «Beti egon naiz zerbaitegatik lehiatzen; amestu ezinezko ibilbidea izan da!»], ''Berria'', 2010-12-22.</ref>
 
Binaka jokatuz nabarmendu zen, 12 urte eman zituen estelarrak jokatzen. Jo handikoa ez zen, baina pilotari langilea eta lehiakorra zen, ia hutsik egin gabe pilota ederki gozatzen zuena, bereziki partida garrantzitsuenetan.<ref name=berria20101222/>
 
Gaur egun, [[Eugi]]n (Nafarroa) dagoen Quinto Real ostatuaren jabe eta zuzendari da.<ref>[http://www.manista.com/quinto-real-el/ «Quinto Real, el rincón del pelotari Fernando Goñi»].</ref>