Ludwigshafen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
44. lerroa:
Hiriaren benetako hazkuntza industrializazioak ekarri zuen. Bi data nabarmantzen dira, alde batetik 1849a, Sarretik zetorren trenbidea bukatu zenekoa. Honi esker Sarreko meategietako ikatza Ludwigshafengo kaira iristen zen gero Rhinaren bidez Alemaniara zabaltzeko. Bigarren data garrantzitsua 1865 da, [[BASF|BASF (''Badische Anilin- und Soda-Fabrik'')]] enpresa Mannheimdik Ludwigshafenera etorri zenekoa. Honi esker hiru mila biztanle zituen herriak 60.000 pasa zituen 1900an, eta 144.000ra iritsi zen [[Bigarren Mundu Gerra]] aurretik.
 
1921ean Alemanian inoiz izan den eztandarik handiena gertatu zen BASF lantegian. 4.500 tona amonio sulfato eta amonio nitrato ongarriak zituen biltegi batek eztanda egin zuen eta 500-600 langile hil eta beste 2000 zauritu ziren. Industriagune izanik Mundu Gerretan ere oso bonbakatua izan zen eta 1939 eta 1945 artean bere populazioa 144.000tik 61.000ra jeitsi zen.

Gerraren ondoren Frantziarren okupazio eremuan gelditu zen. Berriz ere BASF bihurtu zen hiriaren bultzatzaile ekonomiko nagusia.
 
== Ludwigshafendar ezagunak ==