Gorbeiako natura parkea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
9. lerroa:
* Bizkaikoak: [[Orozko]] eta [[Zeberio]]; [[Arteaga]], [[Areatza]] eta [[Zeanuri]] ([[Arratia]]).
 
== Ezaugarri nagusiak ==
 
* Klima: Prezipitazioak ugariagoak dira Bizkaiko aldean Arabakoan baino. Klima atlantikoaren eta kontinetalaren arteko muga dugu Gorbeiako tontorra.
 
* Geologia: Bizkaian Aldamin edo Lekanda bezalako kareharrizko tontor zorrotzak dira nagusi; Araban, aldiz, tontor borobilduak ikus ditzakegu silizeo harrien gainean (Berretin edo Oketa, esate baterako)
 
* Basoak: [[Pago]]ak dira Gorbeian azalera gehien betetzen duten zuhaitzak, 6000ha alegia. Haritzak (''[[Quercus robur]]'' eta ''[[Quercus petraea]]'') eratutako basoak urteetan zehar moztu egin ziren baso-landaketak (gehien bat Bizkaian) eta nekazaritza lursailak (Araban) ezarriz. Ibai-ertzeetako basoak hedadura gutxikoak izan arren, garrantzia handikoak dira ibaien aniztasuna mantentzeko. Gorbeian ondo zaindutako ibaien adibide ugari ditugu: Arratia, Arnauri, Baias, Arralde, Ugalde...
 
* Fauna: Gorbeian topatzen ditugun animalien artean [[Orein]]a da ezagunena, hala ere 167 ornodun espezie desberdin daude inguru hauetan. Horietariko batzuk hurrengoak dira: [[igaraba]], [[lepahori]]a, [[muxar gris]]a, [[amuarrain]]a eta [[okil beltz]]a.
 
== Leku deigarrienak ==
* Itxinako Biotopo Babestua: Parkearen iparraldean dagoen eredu karstikoaren adibide bikaina.
* Goiuriko ur-jauzia: 100 metro inguruko ur-jauzi hau Parkearen hego-mendebaldean topatzen dugu, Izarra herritik hurbil.
* Mairuelegorretako kobazuloa: Hego-ekialdean aurkitzen den haitzulo ezaguna. Bertara iristeko bidea Muruako harrobietan hasten da.
* Saldropoko hezegunea: Barazar mendatearen punturik altuenean dagoen bidea hartuz bertara iritsiko gara.
 
== Debeku garrantzitsuenak ==
* Sua piztu.
* Zaborra bota.
* Baimenik gabe ibilgailuz ibili.
* Landareak moztu edo animaliak gogaitu.
* Kanpatu.
 
== Ikus, gainera ==