Fitxategien Transferentziarako Protokoloa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utolotu (eztabaida | ekarpenak)
t FTP izenburuaren ordez, Fitxategien Transferentziarako Protokoloa ezarri da
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Sare protokoloak}}
 
'''FTP''' edo '''F'''ile '''T'''ransfer '''P'''rotocol (euskaraz: '''Fitxategien Transferentziarako Protokoloa''') edozein [[sistema eragile]]ren artean fitxategien elkartrukatzea ahalbidetzen duen [[sare protokolo|sare protokoloa]]a da. RFC 959 agirian deskribatzen den protokolo hau 1971n sortu zen, eta gaur egun fitxategi transferentziarako beste protokolo batzuk existitzen diren arren oso erabilia da oraindik.
 
== Aplikazioaren osagaiak ==
 
FTP protokoloan oinarritzen den edozein [[Aplikazio_informatikoAplikazio informatiko|aplikazioren]] osagai garrantzitsuenak hauek dira:
 
* [[Bezero_Bezero (informatika)|Bezeroa]]: Ondoko hiru zati hauek ditu: erabiltzailearekiko interfazea, fitxategi-sistema lokalarekiko interfazea, eta zerbitzariarekiko harremanetarako zatia. Azken hau da FTP protokoloak arautzen duena eta estandarizatuta dagoena. Modu askotako bezeroak daude merkatuan: komando-lerroko interfazea dutenak eta leiho moduko interfazedunak, doakoak eta ordaindu beharrekoak ...
 
* [[Zerbitzari|Zerbitzariak]]ak: fitxategi-sistema lokalarekiko interfazea eta bezeroarekiko harremanetarako zatia bakarrik dituzte, ez dutelako erabiltzaileekin lan zuzena egiten. Badaude zerbitzari pribatuak (baimendutako erabiltzaileak bakarrik erabili ditzakete) eta publikoak, edozein erabiltzailek erabiltzeko prest ''anonymous'' (izengabe) erabiltzaile bezala.
 
* [[Sare protokolo|Protokoloa]]: zerbitzari batekin harremanetan jartzeko erabiltzaile baten izena eta pasahitza eman behar denez, konexioaren bidezko aplikazio-mailako protokoloa da FTP.
18. lerroa:
== FTP protokoloa ==
 
FTP-k [[TCP]]-ren gainean bakarrik egiten du lan. FTP zerbitzariek defektuz 21. [[Ataka_Ataka (informatika)|portuan]] entzuten diete FTP bezeroen konexioei. Bezero batek portu honetara ezartzen duen konexioa '''kontrol fluxua''' sortzen du. Kontrol fluxuaren bidez, [[Komando_interpretatzaileKomando interpretatzaile|komandoak]] pasatzen zaizkio zerbitzariari, batzuetan fluxu hori zerbitzari bezero norantzan joan daitekeelarik. Fitxategi transferentzia gertatu dadin ordea, beste konexio mota bat behar da, '''datu fluxua''' deitzen dena. Transferentzia modua kontutan hartuta, datu fluxuren hasieratze [[Prozesu_Prozesu (informatika)|prozesua]] desberdina da.
 
 
'''Modu aktiboa'''n, FTP bezeroak zorizko [[Ataka_Ataka (informatika)|portu]] bat (>1023) irekitzen du, FTP zerbitzariari bidaltzen dio kontrol fluxuaren gainean entzuten ari den zorizko portuaren zenbakia eta itxaron egiten du FTP zerbitzariak konexioa ezarri dezan. FTP zerbitzariak datu konexioa hasieratzen duenean FTP bezero norabidean iturri portuari 20. portua lotzen dio.
Modu aktiboa erabili ahal izateko, bezeroak PORT komandoa bidaltzen du, IP helbidea eta portua argumentu bezala doazela. IP eta portuarentzat formatua honakoa da: "h1,h2,h3,h4,p1,p2". Eremu bakoitza zerbitzariaren IP helbidearen 8 biteko errepresentazio hamartarra da, aukeratutako datu portuak jarraitzen diolarik. Adibidez, 192.168.0.1 IP helbidea duen eta datu konexioa 1025 portuan entzuten ari den bezeroak “PORT 192,168,0,1,4,1” komandoa bidaliko du. Portuaren eremua honela irakurri behar da: 4*256 + 1 = 1025.
 
 
'''Modu pasiboa'''n, FTP zerbitzariak zorizko [[Ataka_Ataka (informatika)|portu]] bat (>1023) irekitzen du, zerbitzariaren IP helbidea eta portua bidaltzen dio bezeroari konektatu dadin , non kontrol fluxua entzuten ari den eta FTP bezeroaren konexio bati itxaroten dio. Kasu honetan FTP bezeroak konexioaren igorle portua lotzen dio 1023 baino handiagoa den zorizko portu bati.
Modu pasiboa erabiltzeko, bezeroak PASV komandoa bidaltzen du, zeini zerbitzariak “227 Entering Passive Mode (127,0,0,1,78,52)" moduko zerbaiti erantzungo dion. IP helbidearen eta portuaren sintaxia PORT komandoren argumentuen berdina da.
 
 
'''Modu pasibo hedatua'''n, FTP zerbitzariak modu pasiboan bezala lan egiten du, baina kasu honetan [[Ataka_Ataka (informatika)|portu]] zenbakia bakarrik transmititzen du eta bezeroak suposatzen du hasieratik konektatuta zegoen IP helbide berdinera konektatu behar dela. Modu pasibo hedatua RFC 2428 agiriak gehitu zuen 1998ko irailean.
Datuak datu fluxuaren bidez transmititzen ari diren bitartean, kontrol fluxua geldirik dago. Honek arazoak sor ditzake suhesien bidez egiten diren datu transferentzia handiekin, hauek, sesioak itxi ditzakete kontrol fluxua geldirik denbora asko sumatzen dutenean. Fitxategia ondo transferitzen ari den bitartean datu konexioaren bidez, suhesiak kontrol sesioa itzali dezake eta ondorioz errore bat sortu.
 
98. lerroa:
== Segurtasun arazoak ==
 
Jatorrizko FTP espezifikazioa fitxategiak elkartrukatzeko modu ez segurua da, ez dagoelako erarik datuak modu [[Kriptografia|enkriptatuenkriptatuan]]an bidaltzeko. Honek esan nahi du sare konfigurazio gehienetan, erabiltzaile izenak, pasahitzak, FTP komandoak eta transferitutako fitxategiak edozeinek ikusi edo irakurri ditzakeela paketeen [[sniffer]] bat erabiliz. Hala ere, arazo hau mankomuna da [[SSL]] baino lehen sortu ziren Internet protokolo askotan, adibidez, [[HTTP]], [[SMTP]], eta Telnet. Arazo honentzako irtenbiderik errazena SFTP (SSH File Transfer Protocol) edo FTPS (FTP over SSL) erabiltzea da. Honek, SSL edo TLS enkripzioa gehitzen dio FTPri RFC 4217 agirian esaten den bezala.
 
== Kanpo loturak ==