Destilazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Milu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
8. lerroa:
Distilazio arrunta disoluzioan dauden eta irakite-puntu oso desberdina duten bi likido edo likido bat eta bertan disolbatuta dagoen solido bat bereizteko erabiltzen da (ezpurutasunak kasu). Disoluzioa berotzean, irakite puntu txikiena duen osagaia, lurrundu egiten da, gas hori hoztaile batetik igarotzean [[kondentsazio|kondentsatu]] egiten da ontzi berri batean bilduz, hasierako nahastetik banatuta.
 
Horretarako, disoluzioa berotu egiten da. Distilazioa aurrera joaten den neurrian, lurrinaren zati bat matrazearen hormetan kondentsatu egingo da eta beste zati bat albo irteeratik hoztailea dagoen lekura joango da. Hoztailearen kanpoaldetik ur hotza behetik gorantz mugitzen da. Lurrina bertara sartzean kondentsatu egiten da, kondentsatutako likidoa okertutako luzagarri baten bitartez beste ontzira bideratuz. Irakite-puntu altueneko likidoa edo konposatu solido ez-hegazkorra distilazio-matrazean geratuz.
 
Termometroaren bulboa alboko irteeraren parean geratu behar da, lurrin-korronteaz erabat inguraturik. Distilazioa poliki egiten da, termometroaren bulboan beti likido kondentsatuaren tanta bat izateko moduan. Horrela bulboan likidoa eta bere lurrinaren arteko oreka mantentzen da eta termometroan irakurtzen den tenperatura, distilazio-tenperatura izango da. Irakitea beti berdina izateko, plater porodunaren zatiak jartzen dira hasierako disoluzioan, poro hauek burbuilak sortzeko nukleoak baitira.