Bonbilla: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
47. lerroa:
 
Halogenoak: Potentzia eta iraupena (2.000-3.000 ordu) handiagoa dute, ez dira-eta belzten. Bi mota daude:
* Sareko tentsioan: Sareko 220 V -ko konexioa behar dute. 100-1.000 W-ko potentzia dute. 650 º °C-ko tenperaturara heldu ditzakete.
* Tentsio gutxikoak: Transformadore batekin (12-24 V-koa) erabiltzen dira. 5-100 W-ko potentzia dute.
 
Kontsumo gutxikoak: Asko hazi da urte hauetan. Barruan merkurio-lurruna dute presio txikian, eta deskarga elektrikoarekin kontaktuarekin argi ultramorea sortzen du. Orduan, argi ultramorea hauts fluoreszentekin, argi normala bihurtzen da. Bi mota daude:
 
Hodi fluoreszenteak: Iraupen oso luzea dute (6.000-10.000 ordu). hodietan, bereizten dira lanpara, estarterra eta balastoa (erreaktantzia). Estarterra anpulu txiki bat du, presio txikiko gasekin (neona, argona eta merkurio gasa) eta haren barruan kontaktu bat dago, U formako lamina bimetalikoa osatua. Balastoa, teknikoki da erreaktore bat, esmaltatuko kobrezko hariko bobina bat, burdinazko txapako nukleoan kiribildua, osatua. Tentsioa aplikatzean, estarterreko gasak ionizatzen dira, haien tenperatura gora doa, orduan, lamina bimetalikoa deformatzen da, eta zirkuitua ixten du, eta hodiko ertzetako filamentuak gori jartzen dira, eta haien ondoko gasak ionizatzen dira. Balastoaren kanpo magnetikoa erortzen da, gasak guztiz ionizatzen dira. Plasma sortzen da, eta elektrizitatea gasekin interaktuatzean, argi ultramorea sortzen da.
 
Kontsumo gutxiko bonbillak: Halogenoak baino 6 aldiz gehiago balio dute, baina 8 aldiz gehiago irauten dute.