Basamortua (eleberria): berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary |
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
||
22. lerroa:
== Argumentua ==
Basamortua eleberrian, Le Cléziok bi istorio independente kontatzen ditu:
* Nurren eta basamortuko nomaden istorioa, A narratiba deiturikoa. 1909an milaka ''basamortuko gerlari'' eta bere ahaideak, Afrika iparraldeko tribuetakoak, [[
* Lallaren istorioa, B narratiba deiturikoa. Zenbait hamarkaden ondoren, 1960 eta 1970 artean, basamortuko nomaden mende hasierako kondaira lazgarri hura guztiek ia ahaztuta zeukatela, baita Lallak ere, gertatzen da istorio hori. Lalla neskatoa Saharako ''gizon urdinen'' ondorengo da, eta izeko Aammarekin bizi da Mediterraneoko hiri handi baten inguruan, basamortutik hurbil. Eguzkia eta haizea gogorrak izanagatik ere, Lallak dunak, isiltasuna eta, batez ere, askatasuna maite ditu. Zoriontsua da bere izekok eta Namán arrantzale zaharrak kontatzen dizkioten istorioak entzunez, eta legartzetan korrituz Hartani artzainaren ondoan, zeinekin maitasuna aurkitzen duen. Baina, mundu horri agur esan behar dio eta [[Marseilla]]ra itsasontziratu behar da, non [[emigratzaile]] askorekin batera bizimodua atera behar duen. Argazkilari batek, Lallaren edertasun arraroaz ohartuta, bizimodua hobetzea eskaintzen dio. Hala ere, basamortuko alaba denez gero, Lalla jaiolekura itzultzen da, bere benetako jatorrira. Zoriontasuna eta bizitzeko gogoa nabarmentzen dira.
|