Astrakhan: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: mhr:Астрахань |
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
||
33. lerroa:
Astrakan mugako hiria da eta Errusiaren hegoaldeko atea. [[Europa]] eta [[Asia]]ren arteko bidegurutzean dagoenez gero, [[merkataritza]] eta [[garraio]] gune estrategikoa da. Volga ibaiak [[Ipar itsasoa]], [[Itsaso Beltza|Beltza]], [[Baltikoa]] eta [[Mediterraneoa]] lotzen ditu.
== Geografia ==
Hiria Kaspiar [[Beheragune (geografia)|beheragunean]] dago, lurralde agor eta zuhaitzik gabekoan, [[Mosku]]tik 1.534 kmra. Volgaren deltako 11 uharte hartzen ditu eta 500 km²-ko azalera dauka. Ibaiarekin lotutako kanal ugariak direla eta ''Hegoaldeko Venezia'' ezizenaz ezaguna da<ref name=ast>[http://www.astrgorod.ru/index.php?razd=793 Astrgorod.ru: The City of Astrakhan: history and present time]</ref>.
== Historia ==
[[Erdi aro]]an Volgaren eskuineko bazterrean kokatutako [[Khadzhi-Tarkhan]], gaur egungo hiritik 11 kmra zegoena, [[Urrezko Horda]]tik bereizitako [[Astrakhango khanerria|Astrakhango khanerriko]] hiriburua izan zen. [[1395]]ean [[Tamerlan]]ek konkistatu zuen eta [[1556]]an [[Ivan IV.a Errusiakoa|Ivan Izugarriak]]<ref>[http://www.britannica.com/EBchecked/topic/39917/Astrakhan Encyclopædia Britannica: Astrakhan]</ref>. [[1558]]an Volgaren ezkerreko bazterrean zurezko [[gotorleku]] bat egin zen. Hori izan zen oraingo Astrakhanen hasiera. [[1569]]an hiriak [[Otomandar Inperioa|Otomandar]] armadaren setioari aurre egin zion. [[1582]] eta [[1589]] artean harri eta adreiluzko gotorlekua eraiki zen: Astrakhango Kremlina, [[2008]]tik [[Gizateriaren ondare]] izateko proposaturik dagoena<ref name=une>[http://whc.unesco.org/en/tentativelists/5368/ Whc.unesco.org: Ensemble of the Astrakhan Kremlin]</ref>.
44. lerroa:
[[Bigarren Mundu Gerra]]n, [[1942]]an [[Wehrmacht]]a hiritik 100 kmra egon bazen ere, ez zen okupatua izan.
== Biztanleria ==
{| align="center" border="0" cellspacing="2" cellpadding="5" style="border:1px solid #AAAAAA;"
|-bgcolor="#AAAAFF"
66. lerroa:
|}
== Klima ==
Astrakhanek [[klima erdi-agor]]ra du ([[Köppen klima sailkapena]]: ''BSk''), [[negu]] hotz eta [[uda]] beroekin. Urteko batezbesteko tenperatura 10,1
{{Klima <!--Infobox begins-->
157. lerroa:
}}<!--Infobox ends-->
== Ekonomia ==
Errusiako barnealdeko arrantza industriagune garrantzitsuena da, herrialdeko [[kabiar]] gehiena hemen produzitzen baita. Kaspiar itsasoan [[hidrokarburo]] baliabide handiak daude eta Astrakhango portuak garrantzi handia dauka horien garraioan. Hiritik hurbil [[Gazprom]]ek [[petrolio]]a eta [[gas natural|gasa]] prozesatzeko planta bat dauka<ref>[http://abarrelfull.wikidot.com/astrakhan-refinery Abarrelfull: Astrakhan Refinery ]</ref>. Ontzigintzak indar handia dauka eta [[elikagai]], [[argindar]], kimika, [[zur]], makineria eta metal industriak ere daude. Nekazaritzari dagokionez, eskualdeko [[tomate]] eta [[angurri]]ek ospe handia dute eta herrialde osora esportatzen dira<ref name=ast></ref>.
[[Fitxategi:Astrakhan panoramaofcenter.jpg|thumb|center|800px|Astrakhango ikuspegia.]]
== Garraiobideak ==
=== Aireportua ===
Astrakhani zerbitzua ematen dion aireportua Narimanovo da, hiritik 10 km hegoaldera dagoena. Mosku, [[Aktau]], [[Baku]] eta [[Erevan]]era hegaldi zuzenak daude<ref>[http://airport.airlines-inform.com/Astrakhan-Narimanovo.html Airlines Inform: Astrakhan Narimanovo Airport]</ref>.
=== Trena ===
Trenez iparralde ([[Volgograd]], Mosku), ekialde ([[Atyrau]]) eta hegoaldearekin (Baku, [[Makhatxkala]]) loturik dago. Tren zuzenak daude Mosku, Volgograd, [[San Petersburgo]], Baku, [[Kiev]], [[Brest]] eta beste hiri batzuetara joateko.
177. lerroa:
* {{herria|Eslovenia|Ljubljana}}
== Erreferentziak ==
{{erref zer}}
== Ikus, gainera ==
* [[Astrakan]], ''karakul'' ardi jaioberrien larrua, eta hortik larru honekin eginiko beroki eta kapelak
== Kanpo loturak ==
|