Andrea Camilleri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: diq:Andrea Camilleri
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
11. lerroa:
Maila handiko artisautzarako dohain horiek dira, [[italiera]] eta [[siziliera]] nahasiz erabiltzen duen hizkerarekin batera, haren literaturgintzaren arrakastaren oinarria; haren lanak, gainera, ez dira inola ere konpromisorik gabeak, ironiaz argitzen baititu [[Sizilia]]ren iragan urrun eta hurbileko historiako hainbat gertakari.
 
[[1978]]an argitaratu zuen bere lehen [[eleberria]], ''Il corso delle cose'' -berez hamar urte lehenago idatzia-, baina arrakasta gutxitxorekin; bi urte geroago, [[1980]]an, ordea, bere lehen literatura saria irabazi zuen Siziliako [[Gela]] hirian, [[Garzanti]] argitaletxeak plazaratutako ''Un filo di fumo'' liburuarekin; [[XIX. mendea|XIX. mendea]]ren bukaera eta [[XX. mendea|XX. mendea]]ren hasiera bitartean eta Siziliako Vigata hiri asmatuan girotuta idatzi dituen liburu ugarietako lehena izan zen. Hamabi urteko etenaldi baten ondoren, [[1992]]an berriz ekin zion idazteari eta ''La stagione della caccia'' argitaratu zuen [[Sellerio]] Editore argitaldariarekin. Orduan hasi zen Camilleri idazlea arrakasta edukitzen, eta gaur egun haren liburuak hainbat aldiz berrargitaratzen dira, 60.000 aletik gora saltzen dituelarik batez beste; dena den, kritikari guztiak ez datoz bat haren liburuak epaitzean, errepikakorrak direla uste duenik ez baita falta.
 
[[1994]]an ''La forma dell'acqua'' argitaratu zuen, [[Montalbano komisarioa]]ren lehen polizia eleberria, eta orduantxe iritsi zitzaion arrakastarik handiena; [[1995]]etik [[2003]]ra Camilleri fenomenoa handituz joan zen, batez ere [[1998]]tik aurrera, [[RAI]] Montalbanori buruzko telesail ospetsu bat ekoizten hasi zenean, [[Luca Zingaretti]] aktorea izanik protagonista nagusia.
19. lerroa:
 
== Kanpo loturak ==
* [http://www.erein.com/liburuak/libGauarenusaina.htm Euskarazko itzulpena: ''Gauaren usaina'']
* [http://www.andreacamilleri.net Camilleriren weborria, italieraz]
 
{{DEFAULTSORT:Camilleri, Andrea}}