Ahuakateondo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
16. lerroa:
'''Ahuakateondoa''' (''Persea americana'') jatorriz [[Mexiko]] erdialdeko zuhaitza da, [[Lauraceae]] familiakoa [[kanela]], [[kanforrondo]]a eta [[ereinotz]]aren antzera. Haren fruitua '''ahuakatea''' da (botanikoki [[hazi]] bakarreko [[baia]]), sukaldaritzan oso estimatua eta udare-itxurakoa, arrautza-itxurakoa edo esferikoa izan daitekeena.
 
== Ezaugarriak ==
 
[[Hosto iraunkor]]reko fruta-arbola da, eta 15 m garai izan daiteke.
[[Adaburu]] zabala, eta adar ugariak ditu ahuakateondoak.
 
=== Zurtoina – Azala ===
 
Zurtoina zimurtsua da, eta azala leuna eta [[gris]] argia.
 
=== Hostoak ===
 
Ahuakateondoaren hostoak bakunak, txandakatuak, [[larru]]karak, distiratsuak, [[obal]]ak eta handiak dira.
 
=== Loreak ===
 
Loreak —[[hori]]xkak— txikiak dira, eta mordoxkatan sortzen dira.
 
=== Fruituak ===
[[Fitxategi:Persea americana 2.jpg|thumb|left|200px|Ahuakate erdibitu bat, mamia eta hazia agerian.]]
Fruitua —ahuakatea— drupa motakoa da, mamitsua, eta hazi bakarrekoa.
 
== Habitata ==
 
Ahuakateondoa, jatorriz, Mexikokoa da.
Ondo hazteko, lurzoru sakon eta iragazkorra behar du.
 
== Erabilera ==
 
Ahuakate [[olio]]ak ahalmen antioxidatzaileak ditu.
50. lerroa:
Ahuakateondoa apaingarri gisa erabiltzen da [[parke]]etan.
 
== Erreferentziak ==
 
* Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.
{{erref zer}}