Kalitate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
5. lerroa:
== Kalitatearen kontzeptua ==
 
Kalitatea kontzeptu subjektiboa da: zein eragileren ikuspuntutik aztertzen den, ezaugarri bereziak izango ditu. [[Phil Crosby]] kalitate adituak "''betekizunen estaldura''" da, ekoizleak berak definitzen duena; [[Joseph Juran]]ek, bere aldetik, produktuaren "''zereginetarako egokitasuna''"<ref>Ingelesez, "''fitness for purpose''".</ref> aipatzen zuen, bereziki bezeroei begira. [[William Edwards Deming]] izan zen [[erabateko kalitate]]aren kontzeptua garatu zuen lehena, bezeroaren uneko eta geroko beharrei erantzunez eta ingurune ekonomikoa eta konkurrentzia kontuan hartuz kalitatearen kudeaketa global baten beharra nabarmenduz; geroztik kontzeptu hori izan da kalitatearen [[paradigma]] moduan erabili dena. [[Armand Vallin Feigenbaum]] adituak ere erabateko kalitatea nabarmentzen zuen, bezeroaren asebetetzea xedetzat harturik.

[[Genichi Taguchi]] japoniar ingeniariak ere ikuspuntu guztiak bildu nahi izan zituen eta ikuspuntu ekonomiko eta kuantitatibo batetik kalitatea "''bidali ondoren, produktu batek gizarteari eragiten dizkion galera minimoa da, produktuaren berezko funtzioek eragindakoak alde batera utzirik''"; azken definizio honen abantaila bere izaera operatiboa da, kalitatearen definizio zehatza eta kuantitatiboa ematen baitu.
 
== Kalitatearen historia ==