Defentsari judizial: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''DEFENTSARI JUDIZIALA'''
 
'''''Definizioa'''''
 
Defentsari judiziala, tutoretzapean, kuradoretzapean edo guraso boterepean dagoen pertsonaren eta botere horietakoren bat egikaritzen duenaren artean interes arazoak ematen direnean edo tutoretza, guraso botere, edo kuradoretza kargu duten pertsonak beraien funtzioak ongi egikaritzen ari ez diren bitartean eta hori sortzen duen kausa determinatu arte, tutoretza, kuradoretza edo guraso boterearen menpe dagoenari defentsari judizial bat izendatzen zaio.
9. lerroa:
Honela, defentsari judizialak defendatzen duen pertsonaren ordezkaritza osoa izaten du edo bere botere egikaritzeko laguntza bat izaten da.
'''''Defentsari judizialaren beharra'''''
 
Honela, Kode Zibilaren arabera jarraian aipatuko diren kasuetan defentsari judizialaren beharra sortzen da:
 
1.- Adingabe edo desgaituen eta beraien ordezkari legalen edo kuradorearen artean interes arazoren bat dagoenean. Bi gurasoek batera egikaritzen dute tutoretzaren kasuan, interes gatazka gurasoetako batekin bakarrik bada, beste gurasoari dagokio seme-alabaren edo desgaituaren ordezkaritza eta babesa.
 
2.- Edozein kausagatik, tutorea edo kuradoreak berari ezarritako funtzioak betetzen ez baditu, horren kausa amaitu artean edo kargu horiek betetzeko beste pertsona bat ezartzeko prozedura judizialak irauten duen bitartean defentsari judiziala ezarriko zaio babes-beharrean dagoenari. ezartzen den bitartean.
 
3.- Kode Zibilean aurreikusitako beste edozein kasu ematen denean.
 
'''''Izendapena'''''
 
Defentsari judizialaren izendapena epaileari dagokio. Honela, epaile batek erabaki behar du defentsari judizialaren kargurako pertsona egokiena nor den. Epaileak, bere juridikzioaren borondatezko prozedimenduan, bere ardura edo eginkizuna delako edo Ministerio Fiskalak, adingabeak berak edo epaiketa batean egoteko gaitasuna duen edozein pertsonak eskatuta izendatuko du defentsari judiziala. Hau Kode Zibileko 300.artikuluan xedatzen da, eraentza juridikoaren puntuan ikusi daitekeen moduan.
Bestalde, aipatu behar da, ez dela defentsari judizialik izendatuko, tutoretzaren konstituzioaren prozedimentuare tramitazioan. Izan ere, prozesu hori gertatzen den bitartean, tutoretzapekoaren ordezkaritza eta defentsa Ministerio Fiskalari egokitzen zaio, prozesua amaitu arte beti ere.
 
'''''Defentsari judizialaren funtzioak'''''''
 
Kode Zibilak zehazten duenaren arabera, Defentsari judizialaren kargua duenak, Epaileak ematen dizkioen funtzioak bete beharko ditu. Gainera, bere funtzioa amaitzen denean, hots, defentsari judizialaren kargua iraungitzen denean, defentsari judizialak bere jestioaren kontuak eman beharko dizkio epaileari.
 
 
'''''Iraungipena'''''
 
Defentsari judizialaren lana, guraso boterea, tutoretza edo kuratoretza berrezartzen diren momentuan amaitzen da.
Defentsari judizialaren gaitasunik eza, aitzakia eta enkaitzea.
33 ⟶ 37 lerroa:
 
 
'''''Adibidea'''''
 
Defentsari judizialak esku hartzen du esaterako, oinordetza bateko ondasunak banatzean, guraso boterea, tutoretza edo kuratoretza kargua dutenean eta horien menpe dagoen pertsonaren artean interes arazoak sortzen badira, hots, beraien interesak kontrajarri egiten direnean.