Tutoretza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
No edit summary
11. lerroa:
[[da:Tutor]]
[[de:Tutor]]
 
'''TUTORE IZATEKO GAITASUNIK EZA, AITZAKIA ETA ENKAITZEA:'''
 
Tutoretza ez da aukerazko kargu bat, beraz, ezingo da tutoretza karguari uko egin edo aitzakiarik jarri. Hala ere, Kodeak hainbat artikuluetan (KZ 241-246 art) zehazten du tutoretza kargurako edo gaitasun ezaren arrazoiak. Hona hemen, adibideak:
 
 
1) Guraso-ahala edo zaintza ukatu zaien pertsonak.
2) Aurretiazko tutoretza batetik bidali dituzten pertsonak.
3) Delituagatik zigortutakoak.
4) Zigor kartzela betetzen ari direnak.
5) Tutoretzapekoaren arerio edo etsai denak, nahiz harekiko interes kontrajarriak dituenak.
6) Gurasoak tutoretza kargutik berariaz baztertutako pertsonak.
7) Portaera txarrekoak.
8) Konkurtsatuak, tutoretzapekoaren ondarezko arloari dagokionean.
 
 
Beste hainbat kasuetan ere izan daitezke tutore izateari uzteko aitzakiak, (gaixotasunak, lanbidea…) baina, horretarako epailea konbentzitu beharko du tutore ez izateko arrazoiak benetan larriak direla frogatuz. Bitartean, tutore izaten jarraituko du.
 
 
Pertsona juridikoak ezin dute aitzakiarik jarri tutoretza ukatzeko, bitartekorik izan ezean. Halaber, Administrazioari egokitu bazaio tutoretza orduan aitzakia horrek ere ez du balio.
Azkenik, pertsona bat tutore izendatu eta gero tutoreak eragozpenak izan litzake. Horretarako, kodeak zehazten ditu enkaitzeko arrazoiak (KZ 247-245 art):
 
 
1) Kodearen 241-246 artikuluetan zehazten dena.
2) Tutoreak lanak ez betetzea edo gaizki betetzea.
3) Tutoretzapekoarekin ezin konpondu larriak gertatzen direnean.
 
 
'''IRAUGIPENA ETA KONTU EMATEA:'''
 
 
Lau kasu zehatzetan amaitzen da pertsona baten gaineko tutoretza:
1) Tutorea edo tutoretzapekoa hiltzen direnean.
2) Tutoretzapekoa ezgaitua badago, gaitasuna berreskuratzen duenean nahiz kuradoretza ezartzen zaionean babes-erakunde bezala, tutoretzaren ordez.
3) Tutoretzapeko adingabea adoptatu egiten badute.
4) Tutoretzapeko adingabearen gurasoak guraso- ahala berreskuratzen badute.
Gainera tutoretza kargua uzterakoan, epaileari administrazio eta kudeaketa kontuak eman beharko dizkio.
 
[[en:Tutor]]
[[eo:Tutoro]]