Defentsari judizial: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
4. lerroa:
 
Defentsari judiziala, tutoretzapean, kuradoretzapean edo guraso boterepean dagoen pertsonaren eta botere horietakoren bat egikaritzen duenaren artean interes arazoak ematen direnean edo tutoretza, guraso botere, edo kuradoretza kargu duten pertsonak beraien funtzioak ongi egikaritzen ari ez diren bitartean eta hori sortzen duen kausa determinatu arte, tutoretza, kuradoretza edo guraso boterearen menpe dagoenari defentsari judizial bat izendatzen zaio.
Beste modu batean esanda, defentsari judiziala izeneko babes erakundean, legalki guraso botere, tutoretza edo kuratoretza duen pertsonaren batek babestu behar duten pertsonaren interesen gainetik beraienak defendatzen dituztenean, guraso botere, tutoretza edo kuradoretzapean dagoen pertsonaren babesara azaltzen den erakundea da. Gainera, pertsona bat bere bizilekutik desagertu egiten denean, alde interesatuaren lehenego instantziako epailea edo Ministeri Fiskalak, defentsari judizial bat eskatu dezake. (K.Z. 181.art)
Horretaz gain, babes erakunde hau aipatutako hiru botere horietakoren bat (guraso boterea, tutoretza edo kuradoretza) ez dagoenean edo horiek utzitako hutsunea betetzeko erabiltzen den erakundea da.
Bestalde, defentsari judiziala izendatzen da, tutorearen edo kuradorearen izendapena ematen den bitartean. Hau da, pertsona bati tutorea edo kuradorea izendatu behar zaionean, epaileak erabaki bitartean pertsona horri defentsari judiziala ezartzen zaio.
Honela, defentsari judizialak defendatzen duen pertsonaren ordezkaritza osoa izaten du edo bere botere egikaritzeko laguntza bat izaten da.
''Defentsari judizialaren beharra''
18. lerroa:
''Izendapena''
 
Defentsari judizialaren izendapena epaileari dagokio. Honela, epaile batek erabaki behar du dfentsaridefentsari judizialaren kargurako pertsona egokiena nor den. Epaileak, bere juridikzioaren borondatezko prozedimentuanprozedimenduan, bere ardura edo eginkizuna delako edo Ministerio Fiskalak, adingabeak berak edo epaiketa batean egoteko gaitasuna duen edozein pertsonak eskatuta izendatuko du defentsari judiziala. Hau Kode Zibileko 300.artikuluan xedatzen da, eraentza juridikoaren puntuan ikusi daitekeen moduan.
Bestalde, aipatu behar da, ez dela defentsari judizialik izendatuko, tutoretzaren konstituzioaren prozedimentuare tramitazioan. Izan ere, prozesu hori gertatzen den bitartean, tutoretzapekoaren ordezkaritza eta defentsa Ministerio Fiskalari egokitzen zaio, prozesua amaitu arte beti ere.
 
28. lerroa:
''Iraungipena''
Defentsari judizialaren lana, guraso boterea, tutoretza edo kuratoretza berrezartzen diren momentuan amaitzen da.
DefetsariDefentsari judizialaren gaitasunik eza, aitzakia eta enkaitzea.
Honela, tutoretzan eta kuradoretzan, kargu horietakoren bat ez izateko gaitasunik eza, aitzakia eta enkaitzearen inguruan emateematen diren xedapen edo arau berdinak aplikatuko zaizkio defentsari judizialari.