Irlandako Alderdi Parlamentarioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
5. lerroa:
Alderdi honen helburu nagusia [[Irlanda]]rentzako [[Home Rule (Irlanda)|Home Rule]] autogobernu lege bat lortzea izan zen, helburu horren barnean Irlandaren autonomiaren aldeko hiru legeen onarpena, nekazal erreforma eta Irlandako Legebiltzar baten sorrera zeuden, noski, betiere [[Erresuma Batua]]ren barnean. Hortaz ez zen bereziki [[irlandar errepublikanismo|irlandar errpublikarren]] gustuko alderdia, azken hauen helburua Irlanda errepublika independiente batetan bilakatzea baitzen, eta hauentzat Irlandako Alderdi Parlamentarioaren eskaerak eskasegiak zirela iruditzen baizitzaien.
 
Irlandako Alderdi Parlamentarioa [[XIX. mendea]]ren amaieratik [[1918]]. urterarte irlandar alderdi nazionalista nagusia izan zen, bai eta [[Irlanda]] osoko erabateko alderdi nagusia ere. [[1918]]ko hauteskundeen ondoren egoerak sekulako aldaketa izan zuen, ordurarte batere garrantzirik ez zuen [[Sinn Féin]] alderdiak nagusitza kendu eta irlandar nazionalismo nahiz errepublikanismoaren ordezkari nagusia bilakatu baitzen. Sinn Féin alderdiaren nagusita [[1918]]tik [[1922]]rarte eman zen, ondoren [[Irlandako Estatu Askea]] eta alderdi berrien sorrerekin batera alderdi horrek ere garrantzia galtzen hasi baitzen.
 
[[1921]]. urtean Irlandako Alderdi Parlamentarioak hainbat hauteskunde porrot jaso ondoren desegin egin zen, gainera dagoeneko Irlandako Estatu Askea sortzeko egoeran jada ez autogobernu bat eskatzeak ez zuen zentzu gehiegirik.