Kalitate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Enpresa]] alorrean, '''kalitatea''' produktu, zerbitzu nahiz prozesu bati aurrez eskatu edo itxarondako baldintzen betetze-maila da, produktu edo zerbitzuaren akatsak ekidin, [[bezero]]aren beharrak asebete eta [[bikaintasun]]a lortzeari begira<ref>Gehien bat ''ASQC'' estatubatuar kalitate elkartearen definizioaren dator bat definizio hau.</ref>. Kalitatezko produktu edo zerbitzu batek bete beharreko baldintzak legezko arauek jarritakoak, bezeroak berak inposaturikoak nahiz desiraturikoak, ekoizleak definitutakoak edo merkatuan dauden antzeko beste produktu eta zerbitzu onargarrien ezaugarriak izan daitezke. Kalitatea [[prezio]]arekin maiz lotzen den ezaugarria da eta horrela [[kalitate-prezio erlazio]] terminoa maiz erabiltzen da, produktu edo zerbitzu baten egokitasuna adierazteko. [[Kalitatearen kudeaketa]] enpresan kalitatea lortzeko antolakuntza da.
 
[[Kalitatearen kudeaketa]] enpresan kalitatea lortzeko antolakuntza da. Historian zehar, kalitatearen kudeaketak hiru aldi nagusi izan ditu: lehenengoan [[kalitate-kontrol]]a da nagusi, produktu edo zerbitzu batek kalitaterako ezarritako ''estandar'' edo baldintzak betetzen dituen egiaztatzeko metodoak garatuz eta estandar horiekiko diferentzia gainditzeko neurriak hartuz; bigarrena [[kalitatearen ziurtapen]]aren aldia da, non akatsak eta diferentziak gertatu aurretik, horiek gerta ez daitezen neurriak hartzen diren, bereziki [[bezero]]a asebetetzearren; egun, hirugarren aldiko [[erabateko kalitate]] edo bikaintasunaren kontzeptua nagusitzen da, zeinaren arabera kalitatea enpresako jarduera osoa eta gizartearekiko harremamak biltzen dituen kontzeptua den.
 
== Kalitatearen kontzeptua ==
 
Kalitatea kontzeptu subjektiboa da: zein eragileren ikuspuntutik aztertzen den, ezaugarri bereziak izango ditu. [[Phil Crosby]] kalitate adituak "''betekizunen estaldura''" da, ekoizleak berak definitzen duena; [[Joseph Juran]]ek, bere aldetik, produktuaren "''zereginetarako egokitasuna''"<ref>Ingelesez, "''fitness for purpose''".</ref> aipatzen zuen, bereziki bezeroei begira [[Genichi Taguchi]] japoniar ingeniariak ikuspuntu guztiak bildu nahi izan zituen eta ikuspuntu ekonomiko eta kuantitatibo batetik kalitatea "''bidali ondoren, produktu batek gizarteari eragiten dizkion galera minimoa da, produktuaren berezko funtzioek eragindakoak alde batera utzirik''".
 
== Erreferentziak ==