Lehen Mundu Gerra Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
{{Euskal Herriko historia aurkibidea}}
 
'''Lehen Mundu Gerra Euskal Herrian''' [[1914]]-[[1918]]. urteen bitarteko [[Lehen Mundu Gerra|gerra hartan]] [[Frantzia]]ko gudarostean borrokatzera joan behar izan zuten euskal herritar gizonezkoengatik nabaritu zen, bereziki. Alde batetik, [[Lapurdi]]n, [[Nafarroa Behere]]an eta [[Zuberoa]]n «belaunaldi oso bat desagertu zen», soldadu joan behar izan zuten 6.000 euskal herritar hil baitziren, [[Iñaki Egaña]] historialariak dioenez;<ref name="Egaña20111106">{{eu}} [[Iñaki Egaña|Iñaki EGAÑA]]: «Mort pour la patrie», ''Berria'', 2011-11-06.</ref> bestetik, ipar euskalerritarrak frantsestu zituen: Frantziaren propaganda mezuak barreneraino sartu ziren [[Ipar Euskal Herria]]n.<ref name=Bidegain20081111>[[Eneko Bidegain|Eneko BIDEGAIN]]: [http://paperekoa.berria.info/plaza/2008-11-11/046/006/lege_info.htm «Euskaldunak frantsestu zituen gerla»], ''Berria'', 2008-11-11.</ref>
 
{{aipu|Mila bederatziehun eta hamalaua! Euskal etxeetan hamaika negar eginarazi duen urtea! Gerla hasteko urtea!|[[Jean Elizalde]]: ''LVII.a gerlan''<ref>[[Jean Elizalde]]: [http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/Z/ZerbitzariGerlan.htm «Lehen egunak, lehen guduak»]. ''LVII.a gerlan'' liburuko lehen atala.</ref>}}
8. lerroa:
[[File:Eskualduna - Gerla Haste - Biba Frantzia.jpg|thumb|left|Gerra hastearen albistea, ''[[Eskualduna (aldizkaria)|Eskualduna]]'' astekariaren 1914ko abuztuaren 7ko zenbakian.]]
 
Frantzia osoan bezala, gerra hartan hildakoak ohoratzen zituzten Ipar Euskal Herrian ere, «aberriaren alde» hil zirelakoan. Frantziako herri guztietangehienetan —Ipar—eta Ipar Euskal HerrikoakHerriko gehienetan barne—ere— jarri zituzten ''«combattants morts pour la patrie»'' (aberriaren alde hildako gudariak) zioten plakak, gerran hil ziren herritarren zerrendarekin. Eta, 1918an gerra hura bukatu zenez geroztik, urtero-urtero ekitaldia egiten da hildakoen monumentuen aurrean, Frantziako bandera, himno, armadaren desfile eta guzti.<ref name=Bidegain20081111/>
 
[[Hubert Peres]] historialariak hildakoen monumentuak eta ospakizunak aztertu ditu, hainbat ikerlan, liburu eta artikulutan. Haren ustez, gerran hildakoak omentzeaz harago, hildako horien izenak harri berean eta herriz herri jartzeak kolektibotasun bat ematen die hil horiei. Helburu komun baten alde hil zirela nabarmentzen dute, hots, Frantziaren alde hil zirela. Urrats kualitatiboa izan zen hori, Frantzia «batzeko». Lehen Mundu Gerrak bihurgune handia markatu zuen Frantziaren historian, «frantses nazioa eraikitzeko» bidean, [[Peio Etxeberri-Aintxart]] historialariaren arabera. 18 eta 45 urte arteko gizon guztiak gerrara deituak izan ziren, eta Ipar Euskal Herriko herriak eta baserriak laneko on ziren gizonez hustu ziren. Armak hartu zituzten, eta Frantziaren eta Alemaniaren arteko mugara igorri zituzten, lubakietan borrokatzera.<ref name=Bidegain20081111/>