Coruña: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
80. lerroa:
=== XX. mendea ===
XX. mendean gauzatu zen garapen ekonomiko eta demografikoa. Horrez gain, ''Oza'' udalerria anexionatu zitzaion hiriari, Coruñako eremuaren gaur egungo %70a zena momentua arte. Industria handiak sortu ziten, portua indartu zen, sindikatuak fundatu eta negozio eta zerbitzu-sarea sustatu zen. Era berean, hiria abangoardia arkitektonikoen hiriburu bihurtu zen mende hasieran, zabalgune modernistak eraiki baitziren (Lugo eta Orense plazak, Linares Rivas edo Pontevedrako plaza. Alfonso kioskoa, Radio Nacional de España eta desagertutako Atlántico Hotela). 1922 eta 1929 urteen artean, [[Espainia]]ko edifiziorik altuena kokatu zen hirian, ''Banco Pastor''en egoitza nagusia, hain zuzen ere. Urte horretan [[Madril]]go Gran Viako [[Telefónica]] konpainiako eraikinak hartu zion lekukoa.
 
[[Irudi:Port La Coruña.JPG|thumb|250px|left|[[Coruñako portua]].]]
 
[[Espainiako Bigarren Errepublika]]ren garaian, hiriaren hazkuntza ekonomiko eta politikoak aurrera egin zuen, eta 1936ko autonomia-estatutuaren arabera Coruña [[Galizia]]ko hiriburu bihurtu zen.