Gorbeiako natura parkea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
7. lerroa:
[[Araba]] eta [[Bizkaia]]ren arteko mugaldean dago eta inguruko udalerriak hauexek:
* Arabakoak: [[Murua]], [[Etxaguen]] eta [[Manurga]] ([[Zigoitia]]), [[Murgia]], [[Sarria (Zuia)|Sarria]], [[Ametzaga (Zuia)|Ametzaga]] eta [[Zarate]] ([[Zuia]]), [[Gujuli]] eta [[Urkabustaiz]].
* Bizkaikoak: [[Orozko]] eta [[Zeberio]]; [[Arteaga]], [[Areatza]] eta [[Zeanuri]] ([[Arratia]]).
 
==Ezaugarri nagusiak==
 
*Klima: Prezipitazioak ugariagoak dira Bizkaiko aldean Arabakoan baino. Klima atlantikoaren eta kontinetalaren arteko muga dugu Gorbeiako tontorra.
 
*Geologia: Bizkaian Aldamin edo Lekanda bezalako kareharrizko tontor zorrotzak dira nagusi; Araban, aldiz, tontor borobilduak ikus ditzakegu silizeo harrien gainean (Berretin edo Oketa, esate baterako)
 
*Basoak: [[Pago]]ak dira Gorbeian azalera gehien betetzen duten zuhaitzak, 6000ha alegia. Haritzak (''[[Quercus robur]]'' eta ''[[Quercus petraea]]'') eratutako basoak urteetan zehar moztu egin ziren baso-landaketak (gehien bat Bizkaian) eta nekazaritza lursailak (Araban) ezarriz. Ibai-ertzeetako basoak hedadura gutxikoak izan arren, garrantzia handikoak dira ibaien aniztasuna mantentzeko. Gorbeian ondo zaindutako ibaien adibide ugari ditugu: Arratia, Arnauri, Baias, Arralde, Ugalde...
 
*Fauna: Gorbeian topatzen ditugun animalien artean [[Orein]]a da ezagunena, hala ere 167 ornodun espezie desberdin daude inguru hauetan. Horietariko batzuk hurrengoak dira: [[igaraba]], [[lepahori]]a, [[muxar gris]]a, [[amuarrain]]a eta [[okil beltz]]a.
 
==Leku deigarrienak==
*Itxinako Biotopo Babestua: Parkearen iparraldean dagoen eredu karstikoaren adibide bikaina.
*Goiuriko ur-jauzia: 100 metro inguruko ur-jauzi hau Parkearen hego-mendebaldean topatzen dugu, Izarra herritik hurbil.
*Mairuelegorretako kobazuloa: Hego-ekialdean aurkitzen den haitzulo ezaguna. Bertara iristeko bidea Muruako harrobietan hasten da.
*Saldropoko hezegunea: Barazar mendatearen punturik altuenean dagoen bidea hartuz bertara iritsiko gara.
 
==Debeku garrantzitsuenak==
*Sua piztu.
*Zaborra bota.
*Baimenik gabe ibilgailuz ibili.
*Landareak moztu edo animaliak gogaitu.
*Kanpatu.
 
== Ikus, gainera ==