Lehen Mundu Gerra Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
6. lerroa:
 
 
[[File:Eskualduna - Gerla Haste - Biba Frantzia.jpg|thumb|left|Gerraren hasiera jakinarazi zuen ''[[Eskualduna (aldizkaria)|Eskualduna]]'' astekariaren zenbakia (1914ko abuztuaren 7a).]]
 
Frantzia osoan bezala, gerra hartan hildakoak ohoratzen zituzten Ipar Euskal Herrian ere, «aberriaren alde» hil zirelakoan. [[Hubert Peres]] historialariak hildakoen monumentuak eta ospakizunak aztertu ditu, hainbat ikerlan, liburu eta artikulutan. Haren ustez, gerran hildakoak omentzeaz harago, hildako horien izenak harri berean eta herriz herri jartzeak kolektibotasun bat ematen die hil horiei. Helburu komun baten alde hil zirela nabarmentzen dute, hots, Frantziaren alde hil zirela. Urrats kualitatiboa izan zen hori, Frantzia «batzeko». Lehen Mundu Gerrak bihurgune handia markatu zuen Frantziaren historian, «frantses nazioa eraikitzeko» bidean, [[Peio Etxeberri-Aintxart]] historialariaren arabera. 18 eta 45 urte arteko gizon guztiak gerrara deituak izan ziren, eta Ipar Euskal Herriko herriak eta baserriak laneko on ziren gizonez hustu ziren. Armak hartu zituzten, eta Frantziaren eta Alemaniaren arteko mugara igorri zituzten, lubakietan borrokatzera.<ref name=Bidegain20081111/>