Lehen Mundu Gerra Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
3. lerroa:
'''Lehen Mundu Gerra Euskal Herrian''' [[Frantzia]]rekin [[Lehen Mundu Gerra|gerra hartan]] borrokatzera joan behar izan zuten gizonengatik nabaritu zen, bereziki. Alde batetik, [[Lapurdi]]n, [[Nafarroa Behere]]an eta [[Zuberoa]]n «belaunaldi oso bat desagertu zen», [[Iñaki Egaña]] historialariak dioenez;<ref name="Egaña20111106">{{eu}} [[Iñaki Egaña|Iñaki EGAÑA]]: «Mort pour la patrie», ''Berria'', 2011-11-06.</ref> bestetik, ipar euskalerritarrak frantsestu zituen: Frantziaren propaganda mezuak barreneraino sartu ziren [[Ipar Euskal Herria]]n.
 
Izan ere, Frantzia osoan bezala, gerra hartan hildakoak ohoratzen zituzten Ipar Euskal Herrian ere, «aberriaren alde» hil zirelakoan. [[Hubert Peres]] historialariak hildakoen monumentuak eta ospakizunak aztertu ditu, hainbat ikerlan, liburu eta artikulutan. Haren ustez, gerlangerran hildakoak omentzeaz harago, hildako horien izenak harri berean eta herriz herri jartzeak kolektibotasun bat ematen die hil horiei. Helburu komun baten alde hil zirela azpimarratzen dute, hots, Frantziaren alde hil zirela. Urrats kualitatiboa izan zen hori, Frantzia «batzeko». Lehen Mundu GerlakGerrak bihurgune handia markatu zuen Frantziaren historian, «frantses nazioa eraikitzeko» bidean, [[Peio Etxeberri-Aintxart]] historialariaren arabera. 18 eta 45 urte arteko gizon guztiak gerlaragerrara deituak izan ziren, eta Ipar Euskal Herriko herriak eta baserriak laneko on ziren gizonez hustu ziren. Armak hartu zituzten, eta Frantziaren eta Alemaniaren arteko mugara igorri zituzten, lubakietan borrokatzera.<ref name=Bidegain20081111>[[Eneko Bidegain|Eneko BIDEGAIN]]: [http://paperekoa.berria.info/plaza/2008-11-11/046/006/lege_info.htm «Euskaldunak frantsestu zituen gerla»], ''Berria'', 2008-11-11.</ref>
 
Baina ez zen frantses armada edo Frantziako Gobernuaren ordezkaritza mezu hori zabaltzen zuen bakarra. Ipar Euskal Herriko euskaldunak, apaizak eta apaizen ingurukoak, etengabe ari ziren, [[euskara]] hutsez, Frantzia goraipatzen, eta «herriaren alde» hil zirenak omentzen. ''[[Eskualduna (aldizkaria)|Eskualduna]]'' astekariak modu horretan idazten zituen gerlangerran hildakoen berriak. Lubakietatik berriak igortzen zituzten euskaldunen artikuluak ere argitaratzen zituen ''Eskualduna''k. GerlarenGerraren gogortasuna ez zuten aise erakusten, zentsura zela bitarteko. Aldiz, gerlarakogerrarako motibazioa, alemanak hiltzeko gogoa eta Frantziaren goraipatzea nabari gelditzen ziren. Ipar Euskal Herriko baserrietan bakarrik gelditu ziren emazteen lekukotasunak ere agertzen ziren batzuetan. Laborantza gizonen laguntzarik gabe sufritzen zutenen sakrifizioa ere goraipatzen zuen, eta «Frantziaren alde alargun izateko prest» ziren emazteak txalotzen.<ref name=Bidegain20081111/>
 
GerlaGerra hark frantses sentiarazi zituen Ipar Euskal Herriko euskaldun gehienak. Anitzek desertore izateko bidea hautatu zuten; Nafarroako mugatik hurbil zirenek, bereziki. Baina gehienek gerlagerra egin zuten, eta haiek biziki frantses itzuli ziren lubakietatik. Gainera, euskaldun anitz [[frantses]]a ez jakiteagatik hil ziren, aginduak ez zituztelako ulertzen. Ondorioz, euskara jakitea «kaltegarria» zela pentsatu zuten. Horrek ere euskaldunen frantsestea erraztu zuen. Gauza bera jasan zuten bretainiarrek eta korsikarrek ere.<ref name=Bidegain20081111/>
 
Geroztik, euskararen transmisioan etenaldi luze bat izan zen Ipar Euskal Herrian. Ez bakarrik gerlarengerraren ondorioz, baina euskaldun izatea zama gisa bizi izan zuten anitzek.<ref name=Bidegain20081111/>
 
== Erreferentziak ==