Laktantzio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Lactantius izenburua Laktantzio(r)engatik aldatu da
No edit summary
1. lerroa:
'''Luzio Zezilio Firmiano Laktantzio''', [[latin]]ez ''Lucius Caecilius (edo Caelius?) Firmianus Lactantius'', ([[245]]?-[[325]]?) latinezko idazle eta kristau apologista bat izan zen.
 
[[Afrika]] iparraldean jaio zen eta [[Arnobio]] erretorika maixu afrikarraren ikasle izan zen. erromatar inperioko ekialdeko hainbat hiritan erakutsi zuen, [[Konstantinopolis]]en barne. [[Diokleziano]]k erretorika maixu izendatu zuen [[Nikomedia]]n, baina, kristau bilakatuta zegoelarik, [[303]]ko otsailean kaleratua izan zen. Kale gorrian, idazle gisa atera behar izan zuen bizia aurrera, [[Konstantino]]k bere seme [[Krispo]]ren maixu bilakatu zuen arren. [[317]]an Krispori [[Treveris]]era lagundu ziola uste da, azken hau [[Zesar]] izendatua izan zenean. Krispo [[Istria]]n exekutatua izan zen [[326]]an baina ez dakigu Laktantziok era berean bukatu zuen.