Kalitate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Enpresa]] alorrean, '''kalitatea''' produktu edo zerbitzu bati aurrez eskatu edo itxarondako baldintzen betetze-maila da, produktu edo zerbitzuaren akatsak ekidin eta [[bikaintasun]]a lortzeari begira. Kalitatezko produktu edo zerbitzu batek bete beharreko baldintzak legezko arauek jarritakoak, bezeroak berak inposaturikoak, ekoizleak definitutakoak edo merkatuko beste antzeko produktu eta zerbitzu onargarrien ezaugarriak izan daitezke. [[Kalitatearen kudeaketa]] enpresan kalitatea lortzeko antolakuntza da.
 
Historian zehar, kalitatearen kudeaketak hiru aldi nagusi izan ditu: lehenengoan [[kalitate-kontrol]]a da nagusi, produktu edo zerbitzu batek kalitaterako ezarritako ''estandar'' edo baldintzak betetzen dituen egiaztatzeko metodoak garatuz eta estandar horiekiko diferentzia gainditzeko neurriak hartuz; bigarrena [[kalitatearen ziurtapen]]aren aldia da, non akatsak eta diferentziak gertatu aurretik, horiek gerta ez daitezen neurriak hartzen diren, bereziki [[bezero]]a asebetetzearren; egun, hirugarren aldiko [[erabateko kalitate]] edo bikaintasunaren kontzeptua nagusitzen da, zeinaren arabera kalitatea enpresako jarduera osoa eta gizartearekiko harremamak biltzen dituen kontzeptua den.
 
{{ekonomia zirriborroa}}