Alemaniarren ekialderako hedapena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: ca:Ostsiedlung
No edit summary
8. lerroa:
[[XIV. mendea]]ren erdian hedapen prozesua moteldu zen [[Izurri Beltza]]ren ondorioz. Gainera, lurralde emankorrenak eta aberatsenak jadanik okupaturik zeuden. [[Pomerania]]n eta [[Silesia]]n, tokian tokiko buru eslaboek, halaber, euren lurretan kokatzera alemaniar kolonoak gonbidatzen zituzten Erdi Aroaren amaieran. [[XVIII. mendea]]n ere, [[Hogeita Hamar Urteko Gerra]]k Alemaniako populazioa heren batean murriztu arren, alemaniar batzuk [[Volga]] ibaiko ertzetan ere finkatzeko gonbidapenari jarraitu zioten.
 
[[XIX. mendea]]n, prozesu konplexu honetaz ohartzeak Alemaniako [[nazionalismo]]aren aupadarekin egin zuen bat. Horrek [[pan-germanismo]]a eta ''[[Drang nach Osten]]'' (Ekialderako mugimendua) kontzeptuak sorrarazi zituen, zeinek, hein batean, [[Hitler]]ren ''[[Lebensraum]]'' kontzeptura eraman zuten.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]n, alemaniarrak [[Oder]]-[[Neisse]] ibaiez haratago lurraldeetatik kanporatu zituzten. Hori dela eta, egungo alemanierazko mugak [[X. mende]]koak baino txikiagoak dira. Populazio aldaketa horiek Ekialderako Hedapenak sortutako [[germanizazio]]a irauli zuten.