Ezki hostozabal: berrikuspenen arteko aldeak

Tilus generoko espeziea, 5-12 cm-ko hostoak dituena. Eskualde mediterraneoan ez da izaten.
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{taxotaula infotaula | kolorea = lightgreen | izena = Ezki hostozabal | irudia = Tilia platyphyllos Roberto Tonetti 23ago2009.jpg | irudiaren tamaina = 240px | irudiaren testua ...
(Ez dago alderik)

14:50, 1 azaroa 2011ko berrikusketa

Ezki hostozabala (Tilia platyphyllos) ezkien familiako zuhaitza da.

Taxotaula bat irakurtzeko eraWikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Ezki hostozabal
Zuhaitz gaztea
Zuhaitz gaztea


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Malvales
Familia: Malvaceae
Generoa: Tilia
Espeziea: Tilia platyphyllos

Ezaugarriak

Hosto erorkorrak dituen zuhaitz sendoa eta hostotsua da ezkia; 30 m garai izan daiteke.

Zurtoina – Azala

Ezkiaren enborra zuzena da. Azala grisaxka da, eta arrailak ditu.

Hostoak

Hostoak bihotz-formakoak eta zerradunak dira; berde ilunak eta ilegabeak gainaldean, eta zilar-kolorekoak eta pubeszenteak azpialdean.

Loreak

 
Loreak: txikiak baina usaintsuak

Udaren hasieran loratzen da ezkia. Loreak horixkak eta usaintsuak dira, eta braktea batetik jaiotzen diren 6-10 lorez osatutako infloreszentzia zintzilikarietan sortzen dira.

Fruituak

Fruituak udazkenean heltzen dira.Txikiak, globularrak eta oso iletsuak dira, eta 5 saihets nabarmen dituzte.

Habitata

Ezkia trokarte, arroila eta amildegietan bizi da gehienbat, eta baso mistoak eratzen ditu. Kareharrizkoa du berezko lurzorua. Europako erdialdean eta hegoaldean hedatzen da. Euskal Herri osoan dago.

Erabilera

Ezkiaren zura biguna eta kalitate handikoa da, eta ebanisterian oso estimatua.

Lorategiak eta parkeak apaintzeko erabiltzen da ezkia.

Lore lehorrekin eta brakteekin, infusio diuretiko eta lasaigarriak prestatzen dira. Azalak propietate bronkio-zabaltzaileak eta antiespasmodikoak ditu, eta, beraz, arnas aparatuko gaixotasunen tratamenduetarako erabiltzen da.

Ezkiaren eztia oso goxoa eta aromatikoa da.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ezki hostozabal