Euskal Rock Erradikala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
21. lerroa:
=== Txapelketak eta kanpainak ===
[[Fitxategi:RIP.jpg|220px|right|thumb|[[RIP (musika taldea)|RIPeko]] Jul (1986).]]
[[Egin]] egunkariak -eta bereziki [[Pablo Cabeza]] kazetariak- garrantzi handia izan zuen RRVren zabalkundean. Izan ere, Egin-en orrialdeetan agertu ohi zen rock musikari buruzko tartea baliatu zuten RRVren sustatzaileek mugimenduaren izena eta filosofia lau haizeetara zabaltzeko. Norabide horretan koka daiteke, hain justu, Egin Rock Txapelketa, [[Hego Euskal Herri]]ko lau herrialdeetako irakurleen talde gustukoenak aukeratzeko antolaturiko lehiaketa. Txapelketaren azken festa [[Gasteiz]]ko MendizorrotzaMendizorrotzeko kiroldegian ospatuegin zen, eta milaka gazte bildu ziren. Herrialde bakoitzeko talde bozkatuenak jo zuen jaialdin hartan: [[RIP (musika taldea)|RIP]] (Gipuzkoa), [[Hertzainak]] (Araba), [[Barricada]] (Nafarroa) eta [[Zarama]] (Bizkaia).
 
RRVaren sendotze bidean jarritako beste oinarri pisutsu bat, berriz, [[1985]]ean [[Herri Batasuna]]k bultzaturiko ''Martxa eta borroka'' kanpaina izan zen, ekitaldi politikoak eta RRVren ideologiarekin bat egiten zuten taldeen kontzertuak uztartu zituena. RRVrekin gertatu bezala, talde askok ez zuten horretan parte hartu nahi izan, baina hala ere, arrakasta itzela izan zuen ekimenak. Martxa eta borroka-ren bidez, urte batzuk lehenago [[punk]] eta [[rock]] musikaren aurka ([[drogazaletasun]]arekin eta euskal nortasunaren ezabatzearekin lotuz) agertutako jarrera zuzendu zuen [[ezker abertzalea]]k.