Bilboko metroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Laukatu (eztabaida | ekarpenak)
516. lerroa:
=== Ezaugarri teknikoak ===
 
[[1986]]an, Bilbo-Plentzia trenbidea [[EuskoTren]]ek kudeatzen zuenean, 200 serie-ko trenak eskuratu ziren, etorkizunean Bilboko metroan aritzeko. Hala ere, tren hauek zaharkiturik zeuden 1995erako eta tren berriak eskuratzea erabaki zen (200 seriea gaur egun Bilbo-Donostia eta Bilbo-Bermeo lineatan ari dira), [[CAF]] eta [[ABB]] enpresek eraikitako trenak hain zuzen. Zehazki, 500 eta 550 saileko trenak. Tren bakoitza lau kotxez osatuta dago ([[2009]]an bostgarren bat gehitzen hasiko da), denak motoreak. Motore bat dago ardatz bakoitzeko, denera 16 motore. Motore bakoitzaren potenzia 180kw180 kW da, beraz guztira unitate bakoitzean 2.880kw880 kW-etako potentzia dago. Unitatearen zabalera 72,12 metrokoa da, eta kanpoko zabalera 2,8 metrokoa. Trenaren edukiera 712 pertsonatakoa da, 568 zutik eta 144 eserita, guztira lau pertsona metro karratuko.
 
Tren unitate bakoitzak bi motore-konpresore multzo dauzka, aire konprimatua 10 Kg/cm2-ra ematen dutenak, minutuan 1.450 litro aireko emaria posible eginez. Bagoietako altzariak [[Irun]]go Akaba enpresak eginak dira. Trenak Sopelako deposituan gordetzen dira, bertan noizean behineko azterketa teknikoak burutzen direlarik.