Freddie Mercury: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
32. lerroa:
[[Fitxategi:Queen 1984 0009.jpg|thumb|300px|Freddie Mercury agertokian]]
San Pedro eskola ikastetxe britainiarra zenez, bertan egiten ziren kirol guztiak [[Ingalaterra]]n
gogokoak ohi zirenak izaten ziren. Freddiek gorroto izugarria zion [[cricket]]ari eta distantzia handiko lasterketei ere bai, baina oso gustuko zituen [[hockey]]a, distantzia txikiko lasterketak eta [[boxeoaboxeo]]a. 10 urte zituenean, [[mahai-tenis]]eko txapeldun izan zen bere eskolan. 12 urterekin, berriz, ''erregulartasunez kirola egiten zuen eskolako kirolari gazteenaren saria'' jaso zuen. Baina, bere trebetasunen artean, kirolarekin zerikusia zutenaz gain, artistikoak ere bazeuden. Artea barneratuta zuen eta lagunak eta familiakoak imitatzen egoten ohi zen maiz.
 
Era berean, musikazale amorratua ere bazen eta etxean zuten disko-jogailuan entzuten zuen. Nagusiki, [[India]]n ekoiztutako musika izango zen ziurrenik, baina mendebaldekoa ere joan zen entzuten.
 
San Pedro ikastetxeko zuzendaria Freddiek musikarako zuen trebeziaz ohartu zen eta, gehixeago ordaindu behar bazen ere, Freddieri benetako heziketa musikal bat emateko komenientziaz hitz egin zien gurasoei. Hauek aholkua jarraitu zuten eta Freddie pianoa jotzen ikasten hasi zen<ref>[http://www.queenonline.com/history/35/ Queen Online – History: Freddie Mercury]</ref>. Ikastetxeko abesbatzan ere aritu zen eta antolatzen ziren antzerki-emanaldietan maiztasunez hartzen zuen parte. Piano klaseak oso gustuko zituen eta bere gogo guztia jartzen zuen haietan. Horrela, bai atal teorikoan eta bai praktikoan, notarik altuena lortu zuen.
Horrela, bai atal teorikoan eta bai praktikoan, notarik altuena lortu zuen.
 
[[1958]]an, eskolako zenbait ikaslek, Freddie Bulsara, Derrick Branche, Bruce Murray, Farang Irani eta Victory Renak, rock'n'roll talde bat sortu zuten, ''The Hecticks'', eta Freddiek pianoa jo zuen. Urteroko ospakizunetan eta ikastetxeak antolatutako dantzaldietan jotzen zuten, baina ez dugu askoz gehiago ezagutzen.